Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZAK HAZTEN JARRAITZEN DU

58ko konfiantza-indizea lortu da. Hau da, aurreko hiruhilekokoa baino handiagoa, 53,6koa izan baitzen. Beraz, enpresek ikuspegi baikorragoa dute ekonomiaren bilakaerari buruz, 2025eko bigarren hiruhilekoari begira. Indizearen balioa 50etik gorakoa izateak jarduera hedatzen ari dela adierazten du. Gainera, balioa handiagoa da eurogunean lortutako baino (50,2ko datua lortu zen urtarrilean), baita Estatuan lortutakoa baino handiagoa ere (54ko datua, urrian).