Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreak Ipar Kutxarekin bat egiteko proiektua onartu du

Proiektu kooperatiboa Batzar Nagusiak berretsi beharko du

 

Euskadiko Kutxaren Kontseilu Errektoreak Caja Laboral Popular Coop. de Crédito – Lan Kide Aurrezkiaren eta Ipar Kutxa Rural S. Coop. de Créditoren arteko bat egitearen txostena onartu du 2012ko maiatzaren 28ko bilkuran. Erabaki hori Batzar Nagusiak berretsi beharko du 2012ko ekainaren 30ean egingo duen aparteko bilkuran.

Martxoaren 20an bi erakundeen arteko elkarrizketa formalen hasiera jendaurrean aurkeztu zenetik, integrazio-egutegia aurreikusitakoaren arabera betetzen ari da, eta azaroan amaitzea espero da. Proiektu kooperatiboa izanik, kudeaketa-formula berriak garatzea erraztuko du, betiere erakunde bakoitzeko jardunbiderik egokienak hartuta. Horrela, bada, nekazaritza-elikagaien zein industriaren sektoreak eta banka-aseguruen negozioa sendotu nahi da.

Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa bat datoz helburu nagusian. Proiektu kooperatiboa garatu nahi dute biek, kaudimen eta efizientzia maila handikoa, gure herrian sortua eta gure ekonomiarentzat eragile izango dena.  Gure ereduak erakundeak kudeatzeko bestelako moduak sustatu nahi ditu finantza-sektorearen bankarizazioaren aurrean. Horretarako, kooperatibismoan oinarrituko dira, biek partekatzen duten eredua baita.

 

Integrazio-proiektua onartutakoan, gizarte-ekonomiako finantza-entitatea sortzeko prozesua finkatu egingo da, jarduten duten merkatuei finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzeko.  Gogoratu behar da bat egitetik sortuko den kreditu-kooperatibak honako hauek izango dituela: 25 mila milioitik gorako aktiboak, sendo kapitalizatua, 1,3 milioi bezero, 2.500 lagunetik gorako plantila.