Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxako 110.000 bezerok baino gehiagok erabiltzen dute mugikorreko alerten zerbitzua

movil-alertas-23

? Euskadiko Kutxak mugikorreko mezularitza zerbitzua du, bezeroei SMS bidez beren kontuetako eta txarteletako mugimendu garrantzitsu guztien berri emateko. Bezeroak mezuak telefono mugikorrean jasotzen ditu.

? Zerbitzu horrek txartelaren eta urrutiko bankaren erabileraren segurtasuna hobetzen eta hobeto antolatzen laguntzen du, zenbaki gorriak eta hurrengo txartel-karguak berehala kontrolatzen direlako.

? 2010eko abendurako 110.000 bezero baino gehiagok zuten izena emanda zerbitzu horretan.

 

 

Gizartean teknologia berriak gero eta sarriago erabiltzen dira eta horrek eragina izan du finantza-erabiltzaileen portaeretan. Izan ere, gero eta finantza-erabiltzaile gehiagok erabiltzen dituzte teknologia berriak.

Zehazki, Euskadiko Kutxan 110.000 bezerok baino gehiagok dute aktibatuta beren alarma-sistema telefonikoa, kutxazainetan egiten dituzten eragiketetarako eta Internet bidezko salerosketetarako.

Askotan gakoak txartelean bertan idatzita edo diru-zorro barruan eramaten ditugu eta buruz ikasteko errazak diren gakoak (jaiotza-data, gure autoaren matrikula, etab.) erabiltzen ditugu. Ondorioz, txartela galtzen badugu edo lapurtzen badigute, nahi ez ditugun arrisku-egoerak sor daitezke.

Euskadiko Kutxaren alerten zerbitzuarekin, ohiko eragiketak are seguruagoak izatea nahi da. Horregatik, kutxazainean 300 euro baino gehiago ateratzen, saltoki batean erosketaren bat egiten eta internet bidez zerbait (hegazkin-txartela, hotela, oparia) ordaintzen dugunean, mugikorrean mezu bat jasoko dugu.

Mugikorreko alerten sistema horrek merkataritza-jarduerari loturiko beste gai batzuen inguruko informazioa ere bidaltzen digu: baloreen erosketak eta salmentak, txartel-berritzeak…

Kasu horietan, txartelak eta CLNet zerbitzua blokeatzeko aukera eskaintzen da.