Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak MAX Kontua atera du

Errentagarritasun handiko aurrezki-kontu berria da. Saldoen erabateko eskuragarritasuna du eta ez du komisiorik. Kontuaren interes-tasa % 5ekoa izango da datorren martxoaren 31ra arte, lehenengo 10.000 euroetarako, eta gainerako saldoaren interesa % 3,25ekoa izango da.

Interesak hilero ordainduko dira. Entitateko bezeroek erabili ohi dituzten kanal guztien bidez kontratatu dezakete produktu berria, bai Sukurtsaletan, bai Interneten, bai Banka Telefonikoan. Era berean, bezeroek transakzioak egin ahal izango dituzte kanal horiek erabiliz.

Pertsona fisikoentzako kontua da, eta ez du helbideratzerik onartzen. Horren bidez Euskadiko Kutxak lidergo izan nahi du aurrezki-produktuen banku-eskaintzan bai Euskal Autonomia Elkartean bai Nafarroan.

MAX Kontuaren komunikazioa Vaya Semanita programako erreferentzia nagusia den Andoni Agirregomezkortarengan pertsonalizatuko da, “interesgarria, hemengoa izan behar” esloganarekin.