Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxak etxebizitzen berriztapen integraleko zerbitzua eskaintzen die jabekide-elkarteei
Euskadiko Kutxak hitzarmena sinatu du LKS, ULMA, Ondoan, FAGOR MUEBLE eta FAGOR CONFORT enpresekin, “giltza eskuan” zerbitzua eskaintzeko jabekide-elkarteei.
Eraikinak berritzea eta eraikuntza berriko prestazioez hornitzea du helburu, betiere iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioaren errentagarritasun ekonomikoa zainduta.
Zerbitzuaren barruan honako hauek sartzen dira: eraikinari diagnostikoa egitea, obra-proiektua, aholkularitza energetikoa, berriztapenen finantzaketa, dirulaguntzen kudeaketa. Gainera, berriztapenaren ondorioz zenbat energia aurreztuko den kalkulatuko da, baita inbertsioa zenbat urtetan amortizatuko den ere.
Euskadiko Kutxak finantzaketa ere eskaintzen du, lehentasunezko baldintzetan gainera. % 5,95etik aurrerako interes-tasa, berme pertsonaleko maileguetan. Baldintza horiek LKSk egindako proiektuetan baino ez dira aplikatuko. Baldintzok 2011ko abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean.