Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxak 70 milioi euro bideratu ditu gizarte ekonomiako enpresak finantzatzera

foto-convenio-erkide1

Josu Arraiza (Ez) J.M. Concha (Es)

ERKIDEko lehendakariak, Juan Mari Conchak, eta  Euskadiko Kutxa Ipar Kutxako enpresa-arloko zuzendariak, Josu Arraizak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, gizarte-ekonomiako enpresen finantzaketa eta sorrera errazteko.

Gizarte-ekonomiako enpresen premia nagusiak betetzeko diseinatu da hitzarmena. Hala, ekintzaileek produkzio-jarduerari ekiteko eta garatzeko finantzaketa-lerro berriak izango dituzte, eta enpresek likidezia uneoro izateko eta inbertsio berriak ahalbidetzeko produktuak.

Gainera, hitzarmenari esker, gizarte-ekonomiako enpresek dirulaguntza-aurrerakinak eskuratu, bazkideen kapital-ekarpena erraztu eta nazioartera irteteko aholkularitza jaso ahal izango dute.

Hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du, luza daitekeena.