Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko familiak mesfidati agertu dira eta konfiantza galdu dute

  • 2019ko hirugarren hiruhilekoan, euskal familien konfiantzak 8 puntu  egin du behera eta 5eko balioarekin  kokatu da

  •  Ekonomia orokorraren eta enpleguaren inguruko igurikimenak izan dira konfiantzaren jaitsieraren arrazoiak

 

 

Zein da euskal familiek datozen hamabi hilabeteetako bilakaera sozio-ekonomiko orokorrari dagokionez duten iritzia?

Urteko hirugarren hiruhilekoan, EAEko familien artean berriro ere konfiantza galdu da (-5, -8 puntu) eta 2016ko antzeko mailak erregistratu dira. Epe laburrerako etorkizunaren aurreko mesfidantza hori Estatuko (-6) eta EBko (-7) familien artean ere ikusi da. Frantzia (-8), Erresuma Batua (-9) eta Alemania (-3) ere mesfidantzan kokatu dira.

Zer faktorek osatzen dute euskal familien konfiantza eta bilakaera?

  • EAEko familien ustez, hurrengo hamabi hilabeteotan, ekonomia orokorra (-10, -13 puntu) eta enplegua (-7, -15 puntu) okerragotu egingo dira.
  • Horrez gain, EAEko familien kasuan, okerragotu egin dira beren familiako ekonomiaren inguruko igurikimenak (-2, -2 puntu) eta haien aurrezko gaitasunaren (0, -4 puntu) ingurukoak.
  • Dena den, konfiantza-galera hori handiagoa da kanpoko indizeetan (ekonomia orokorra eta enplegua) barrukoetan baino (familiako ekonomia eta aurrezkia). Horri esker, azken hiruhilekoetako hobekuntza-joera hautsi egin da.
  • Emaitza hori jarduera industrialaren, esportazioen eta enpleguaren jardueran dinamismoa galduko dela dioten albiste ugari jaso dugun garaian gertatu da. Horiei guztiei, gainera, beste gertaera batzuek (Brexitak, esate baterako) edo munduko eta Europako hazkundea mantsotzeak eraingo duten inpaktua gehitu behar diegu.
  • Hitz gutxitan esanda, uda-sasoiaren amaierak familien pertzepzioan aldaketa eta ezkortasunerako itzulera ekar dezake. Dena den, laugarren hiruhilekora arte itxaron beharko dugu aldaketa hori sendotzen den ala ez baieztatzeko.

Familietako konfiantzak nola eragiten du gastuaren eta inbertsioaren erabakietan?

  • EAEko familien ustez, prezioek orain arte bezala igotzen (-16) jarraituko dute eta ez da ikusi igoera inflazionistak gertatuko direla dioen zantzurik. Emaitza hori azken hilabeteotako (% 0,6 abuztuan) KPIaren bilakaerarekin bat dator.
  • EAEko familien artean, okerragotu egin da erosketa-unearen inguruko balorazioa (-6), baina erosketa handiak egitearekin lotutako igurikimenak bere horretan mantendu dituzte (-2). Bi kasu horietan, beren familiako ekonomiarekin lotuta egindako balorazioaren antzeko emaitzak (-2) dira, eta zuhurtzia erakusten dute.
  • Horrez gain, etxebizitza edo ibilgailua erosiko dutela uste duten familien taldeak (% 2,6 eta % 7,2) oso poliki egin du aurrera, 2017ko eta 2018ko urteko batez besteko erregistroak hobetuta.
  • Uztaileko-abuztuko datuek erakusten dutenez, ibilgailu berrien matrikulazioan (% (-16,0 III. hiruhilekoan) eta etxebizitzaren salerosketan (% -7,4, hirugarren hiruhilekoan), hiruhilekoen arteko jaitsiera gertatu da mantsotzea edo atzeratzea dela eta.

Laburbilduz, EAEko familien artean hautsi egin da konfiantzaren susperraldi-joera eta berriro ere balio negatibotara itzuli da ekonomia orokorraren eta enpleguaren inguruko igurikimenak okerragotu direlako. Okerragotze horrek eragin txikiagoa du familiako ekonomiaren eta aurrezkiaren igurikimenei zein erosketa eta inbertsio handiak (etxebizitza edo ibilgailua) egiteari dagokienez, urteko lehen zatiko antzeko mailatan geratu baitira.

 

Txosten osorako esteka:

https://korporatiboa.laboralkutxa.com/src/uploads//2019/10/CEC_2019-III-Hiruhilekoa_Txostena.pdf