Prentsa oharrak
Enpresek ikuspegi ezkorra mantentzen dute ekonomiaren bilakaerari buruz
Konfiantza-indizea 46an kokatu da. Horrek esan nahi du konfiantzak gora egin duela aurreko hiruhilekoarekin alderatuta (42)
Indizearen balioa 50etik behera dagoenez, uzkurtze-eremuan dago, eta beste eremu geografiko batzuetan lortutakoa baino apalagoa da. Espainian 48ko datua lortu zen urrian, eta Eurogunean, 47,8koa azaroan