Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Ekonomia orokorraren eta enpleguaren bilakaeran hobera egin du EAEko familien konfiantzak

Zein da EAEko familiek hurrengo hamabi hilabeteetan izango den bilakaera sozio-ekonomiko orokorraren inguruan duten iritzia?

  • Euskal familietan mantendu egin da 2015eko bigarren hiruhilekoan bilakaera sozio-ekonomikoarekiko konfiantza hobetzea, ez baita hain negatiboa (-4, 5 puntu gehiago). Azken sei hiruhilekoetako erregistro onena da eta EB-28ko familietan erregistratutako balioetara hurbiltzen da (-3), baina ez hainbeste Estatukoetara, haren indizea joera positiboan baitago (+3).

Zertan oinarritzen da konfiantzaren hobekuntza hori?

  • Egoera ekonomiko orokorraren bilakaerari eta langabeziaren bilakaerari buruzko pertzepzioa nabarmen hobetu da 2015eko lehen hiruhilekoarekiko, eta dagoeneko balio neutraletan edo baikorretan daude (0 eta +8).
  • Hala, etxeko egoera ekonomikoari buruzko asmoak ere hobetu dira, nahiz eta indizea oraindik ezkortasunaren barruan dagoen (-5).
  • Dena den, konfiantzaren hobekuntza hori ez da etxeetan aurrezteko gaitasunaren balioetara iritsi, balio negatiboan mantentzen baita (-19).
  • Beraz, euskal familietako konfiantza ez da hain ezkorra, ekonomia orokorraren eta langabeziaren igurikimenetan oinarrituta, azken urte eta erdian izan duenarekiko nabarmen hobetu baita.

Nola eragiten du familietako konfiantzak gastu eta inbertsiorako erabakietan?

  • EAEko familiek uste dute prezioak azken hilabeteetan baino azkarrago haziko direla hurrengo urtean; hau da, inflazioa areagotuko dela aurreratzen dute, nahiz eta balio oso baxuetan dagoen.
  • Oro har, familiek uste dute oraindik ez dela une ona erosketak egiteko, eta hain zuzen ere, gastu horrekiko duten igurikimena ez da positiboan jarri, baina beste hiruhileko bat metatu dute hobekuntzan, eusteko joeraren barruan.
  • Eta ahul jarraitzen du etxebizitzaren eskariak (% 2k soilik baloratzen du erosteko aukera), eta autoa erosteko asmoak ere oraindik atalase baxuetan jarraitzen du (% 3,5 seguru, % 0,7 ziurrenik).

Laburbilduz, 2015eko bigarren hiruhilekoan euskal familietako konfiantzak hobera egin du, 2014ko lehen zatiaren ezkortasunetik gero eta urrunago. Ekonomia orokorra eta enplegua hobetuko dela espero dute, eta horregatik gertatu da hobekuntza hori. Hurbileko ingurunean errekuperazio hori berrestea erabakigarria izango da etxeetako egoera ekonomikoa berrezartzeko eta, beraz, kontsumoa eta inbertsioa nahiz aurrezteko gaitasuna berreskuratzeko.

2. Familien konfiantza-indizea. Emaitzak

konfidantza indizea_LABORAL Kutxa

3. Erosteko asmoa

Erosteko asmoa_LABORAL Kutxa

erosteko balorazioa_LABORALKutxa

etxeko erosketak_LABORALKutxa

etxebizitza edo autoa_LABORAL Kutxa

  • Fitxa teknikoa
    • Inkesta EAEko 800 laguni egin zaie.
    • Maiatzaren 2. eta 3. asteetan (2015eko II. hiruhilekoan).
    • Banaketa: sexua, adin-taldeak, jarduerarekiko erlazioa eta errenta-mailak.
    • % 95eko konfiantza, +/- % 3ko lagin-errorea

Txosten osoa deskargatu hemen.