Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

dispON: mailegu pertsonalak Euskadiko Kutxako

Maileguen izen komertziala “dispON” da. Haren bidez, Euskadiko Kutxako bezeroek diru kopuru bat sar dezakete euren kontuan, gutxienez 500 euro eta gehienez entitateak bezero bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa. Hori egiteko ez dute zertan sukurtsalera joan, aski dute Internet, Banka Telefonikoa edo Euskadiko Kutxak han-hemen dituen 600 kutxazainetako bat erabiltzea.

Norberak nahi duen zenbatekoa eta itzultzeko denbora adieraztea ez beste izapiderik gabe, bezeroak unean bertan eduki dezake dirua bere kontuan:

– Sukurtsalera edo notarioarengana joan gabe.

– Eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.

– Azalpenik eman eta dokumentaziorik aurkeztu gabe.

Bezeroek dispON erabiltzeko aukeratutako bide nagusia kutxazain automatikoa da, haren erraztasunagatik eta eragiketen azkartasunagatik. Internet ere, Caja Laboral Net zerbitzuaren bidez, eragiketa kopuru handia bideratzeko kanala da. Azkenik, ohiko kanalak hobesten dituzten bezeroek Banka Telefonikoa eta sukurtsalak ere balia ditzakete dispON mailegua eskuratzeko.

Produktu horri esker, Euskadiko Kutxa kontsumo-maileguen negozioan nabarmentzen ari da, etxebizitzen kontsumoak oso atzera egin duen azken sasoi honetan. Hala, emandako maileguak % 15 gehitu ditu eta lau mailegutik bat dispON motakoa da.

Euskadiko Kutxak mailegu pertsonaletan ahalik eta erraztasun handiena eman nahi die bere bezero lotuei, mailegua nahi eta behar dutenean eskura dezaten eta ohiko izapideak alde batera utz ditzaten. Hala, negozio horretan indartsu egin nahi du gora entitateak, baina arriskuak zainduta. Horretarako, bezero lotuei, hau da, entitateak ezagutzen dituenei eskaintzen die produktua.