Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Dendetan erosteko Laboral Kutxaren finantzaketa zerbitzua orain errazago eta online

–          Laboral Kutxak merkatarien, autonomoen eta profesionalen finantzaketa modu erraz eta erosoan babesten du “Dendetan erosteko finantzaketa” zerbitzuarekin.

–          Zerbitzu horri esker, profesionalek eta negozioek bezeroei berehala finantzaketa eman ahal diete modu erraz eta seguruan.

–          Erosteko erabakiak berehala hartzea errazten da, kalkulu konplexurik egin gabe eta sukurtsalera joan gabe, online bankuaren bidez.

 

2013ko ekainaren 27a. Laboral Kutxak, merkataritza eta kontsumoa suspertzeko beharra dagoela jakinda, Dendetan erosteko finantzaketa zerbitzua abian jarri du berriro. Horri esker, profesionalek eta negozioek bezeroei berehala finantzaketa eman ahal diete, modu erraz eta seguruan.

Finantzaketa zerbitzu honen abantailarik aipagarrienetako bat da dendetan erosketak egiten dituzten bezeroei finantzaketa berehala ematen zaiela. Erosketen ordainketa lau urtez luzatu dezakete, 18.000 eurora arteko zenbatekoetan.

Online bankuaren eraginkortasunari dagokionez, finantzaketa eskaeraren erantzuna berehala lor daiteke, modu azkar eta errazean. Bezeroaren datu gutxi batzuk sartuta, dendak unean bertan jakin ahal izango du finantzaketa emateko aukera dagoen edo ez.

Horrez gain, finantzaketa zerbitzu horri esker, salmenten finantzaketa merkataritza-ordutegian eta establezimenduan bertan izapidetu daiteke. Modu horretan, erosteko erabakiak berehala hartzea errazten da, kalkulu konplexurik egin gabe eta sukurtsalera joan gabe.

Ordainketa finantzatzea

Gaur egun, betekizunak gogortu egin dira eta kreditu-fluxua gelditu egin da urtetik urtera. Hala ere, zerbitzu honi esker, erosketen ordainketa finantzatu daiteke eta abantaila du dendak ez duela berankortasun arriskurik; izan ere, dendak salmentaren ordainketa entitate jaulkitzailean irekitako kontuan modu automatikoan jasotzen du.

Hori dela eta, Laboral Kutxak finantza merkatuari gehitzen dion zerbitzua erreminta perfektua da bezeroen finantzaketa dendan bertan errazteko, modu erraz eta seguruan.

Entitateak, gailuen bilakaera eta kanal anitzeko eskaera kontuan hartuta, beste urrats bat eman du eta dendari aukera ematen dio finantzaketari emandako erantzuna eguneko edozein ordutan jasotzeko, online bankuaren bidez. Bezeroaren datu gutxi batzuk sartuta, dendak unean bertan jakin ahal izango du bezeroari finantzaketa emateko aukerarik dagoen edo ez.

Horrez gain, finantzaketa zerbitzu horri esker, salmenten finantzaketa merkataritza-ordutegian eta establezimenduan bertan izapidetu daiteke. Modu horretan, erosteko erabakiak berehala hartzea errazten da, kalkulu konplexurik egin gabe eta sukurtsalera joan gabe. Kudeaketa horiek oso garrantzitsuak dira, eta zerbitzu honi esker, salmentak unean-unean itxi daitezke, batez ere gama ertain-altuko artikuluen eta zerbitzuen kasuan.

Ordainketa modalitate desberdinak

Laboral Kutxak produktu hau berriro ere plazaratu du dendaren eta bezeroaren arteko harremana modu erraz eta eraginkorrean optimizatzeko. Kreditu horiek beharrezko finantzaketa ematen dute baimendutako dendetan eskuratutakoa ordaindu ahal izateko.

Zerbitzuak hiru ordainketa modalitate eskaintzen ditu, horiei esker, salmentak unean bertan itxi ahal izateko.

–          Finantzaketa interesekin dendaren kargura.

–          Finantzaketa interesekin bezeroen kargura.

–          10 x 11 finantzaketa interesekin bezeroaren kargura (produktuaren %10aren 11 kuota)

Beraz, lehenengo modalitatea hautatuz gero, dendak bere gain hartuko luke interesaren kostua. Gainerako kasuetan, dendak ez du bere gain inolako gasturik hartzen, ezta ez ordaintzeko arriskurik ere.

Kudeaketa erosotasuna

Interesa daukaten dendari guztiek zerbitzua Laboral Kutxaren edozein bulegotan kontratatzea eska dezakete. Zerbitzua kontratatu ondoren, finantzaketaren erantzuna online bankuaren bidez lor daiteke modu erosoan eta oso erraz. Horrela, dendak unean bertan jakingo du Laboral Kutxak bezero baten erosketa finantzatzea onartzen duen edo ez. Era berean, posible da finantzaketa edozein erosleri eskaintzea, entitateko bezeroa izan zein ez.

“Dendetan erosteko finantzaketa” zerbitzuari esker, bezero bakoitzaren analisia egin eta finantzaketa emateari buruzko emaitza unean bertan lortzen da. Analisi hori telefonoz egin daiteke, 901 100 350 telefono-zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan 8:00etatik 15:00etara), edo online bankuaren bidez eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.