Prentsa oharrak
Daniel Innerarity pentsalariak irabazi du Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa 2008ko saria
[flashvideo file=http://prensa.laboralkutxa.com/src/uploads/2009/03/2008_ei_cl.flv /]
Saria emateko ekitaldia 2008ko urriaren 14an izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan.
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan zen ekitaldian buru, Euskadiko Kutxako Presidentearekin, Juan Mª Otaegi eta Eusko Ikaskuntzako Presidentiekin, Javier Retegi.
Epaimahaiko kideak honako hauek izan ziren: Eusko Ikaskuntzako eta Euskadiko Kutxako lehendakariak, zenbait unibertsitatetako errektoreak eta ebaluazio zientifikoaren alorreko aditu ospetsuak. Saria Daniel Innerarityri ematea erabaki zuten, ondorengo arrazoi hauengatik: “filosofoaren pentsamenduaren unibertsaltasunagatik, haren curriculum eta produkzio zientifiko eta dibulgatibo luzeagatik, Euskal Herriko kulturari, gizarteari eta etorkizunari lotutako hainbat alderdi aintzat hartzeko gaitasunagatik, haren obraren nazioarteko hedapenagatik eta Euskal Herriarekin eta globalizazioarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko konpromisoagatik”.
Eusko Ikaskuntza Saria 2005ean sortu zen, Giza Zientzien, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien eremuetan curriculumik nabarmenenak dituzten jarduneko pertsonalitateen artean Euskal Herriaren kultura-garapena bultzatzeko ekarpen eraginkorra egin dutenak goraipatzeko.
Aurten filosofiaren eremura lerratu den Sariak agerian utzi du giza pentsamendua eta gogoeta zein garrantzitsuak diren gizakiaren eta gizartearen garapen integrala eta harmoniatsua gauzatzeko prozesuan.