Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Caja Laboral – Euskadiko Kutxa liderra izan da 2010ean Babes Ofizialeko etxebizitza erosteko Hipoteka Maileguak ematen.

 

casa1

 

 

2010eko urtarrilaren 27an, 26 kreditu-erakundek sinatu zuten Eusko Jaurlaritzaren Finantza Hitzarmena, EAEn babestutako etxebizitzak sustatzeko.

 

Batetik, babes ofizialeko etxebizitza eta etxebizitza tasatua egokitu zaienei emandako hipoteken bidez, eta bestetik alokairu sozialeko promozioak eraikitzeko eta partikularren etxebizitzak berritzeko kredituen bidez.

 

2010eko ekitaldian kredituaren hozte orokorra izan dela kontuan hartuta, berebiziko garrantzia du horrek, Izan ere Euskadiko Kutxaren sendotasunaz baliatu dira:

 

Euskal familiak: 348 hipoteka-mailegu eman ditugu, 25 milioi euro hain zuzen ere.

 

Sustatzaileak: Babes ofizialeko 608 etxebizitza berri eraikitzea ahalbidetu dugu, 64 milioi euro erabiliz horretarako.

 

Era berean, euskal familien ongizateari lagundu diogu, 102 etxebizitza-komunitate birgaitzen edo berritzen lagunduta. Arlo horretara milioi bat euro bideratu ditugu.

 

 

Euskadiko Kutxak 90 milioi euro baino gehiago bideratu ditu euskal gizartearentzat behar-beharrezkoa den finantzaketa horretara. Era berean, EAEko eskaeren % 37,7ri erantzun dio, bigarren finantza-erakundeak % 22ko parte hartzea izan duenean.