Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

Berehalako kredituak mugikorrean; Laboral Kutxak zerbitzu berritzaile hori atera du 400.000 bezero baino gehiagorentzat

–          Laboral Kutxako 400.000 bezero baino gehiagok berehalako mailegu hori emanda dute aurrez, eta era horretako 137 mailegu egin dira dagoeneko mugikorraren bitartez.

–          Kredituak 1.000 eta 25.000 euro artekoak dira, 5 urtera bitarteko iraupenarekin, irekiera-komisiorik gabe eta bezeroaren loturaren arabera zehazten den interes-tasarekin.

–          Kontsumorako mailegu pertsonala eskura daiteke Interneterako konexioa duen edozein mugikorretik, eguneko 24 ordutan.

 

2013ko uztailak 19. DispON kredituak kontsumorako mailegu pertsonalak dira, eta Laboral Kutxako 400.000 bezero baino gehiagok eskura ditzakete berehala eta paperik aurkeztu gabe. Lehen, kreditu hori eskura zitekeen kutxazainen, bulegoen eta Telebankaren bidez edo ordenagailuan Online Bankan sartuta. Orain, ordea, mugikorretik ere egin ahal izango da, eguneko 24 ordutan.

Laboral Kutxak, gero eta handiagoak diren likidezia-premien aurrean eta pertsona askok finantzaketa lortzeko dituzten zailtasunak ikusita, DispON berehalako mailegua eskaintzen du, bezeroek kreditu hori unean bertan eskura dezaten Interneterako konexioa duen edozein mugikorretik.

Zerbitzuak ez du inolako izapiderik eskatzen; beraz, hori abantailetariko bat da. Eskuratu nahi den zenbatekoa eta itzultzeko epea hautatu behar dira soilik. Egun, era horretako 137 mailegu egin dira dagoeneko mugikorraren bitartez.

Nola eskuratu DispON kreditua

DispON mailegua aurrez emana duten Laboral Kutxako bezeroek, mailegua eskuratzeko, kutxazainetara, bulegoetara eta Telebankara jo dezakete edo CLNet-en sartu ordenagailu batetik eta orain baita CLNet-en mugikorraren bertsiotik ere. Hortaz, kreditua eskura dezaketen 400.000 pertsona baino gehiagok, hots, mugikorra izan eta Laboral Kutxan kontua dutenek, mailegua lortu ahal izango dute unean bertan, joan-etorririk egin gabe, itxaron beharri izan gabe eta paperik aurkeztu gabe.

Mailegua emateko metodologia oso erraza eta erosoa da, ez baitago sukurtsalera joan beharrik. Bezeroa CLNet mugikorrean sar daiteke edozein mugikorretan ondorengo helbidea jarrita: https://mobi.laboralkutxa.com/ Gainera, Iphone, Ipad, android edo Blackberry duten erabiltzaile guztiek APP bat ere deskargatu ahal izango dute CLNet Mugikorrean sartzeko.

Modu horretan, bezeroak automatikoki jasoko du kontrataturiko zenbatekoa haren kontu korrontean, nahi duen bezala erabili ahal izateko. Erabiltzailearentzat balio erantsi handia duen baliabidea da, diruaren premia zehatzak eta larriak estaltze aldera. Izapiderik gabe, sukurtsalera joan beharrik gabe eta segundo gutxitan.

Nola operatu on-line bankarekin mugikorretik

Kontratazio azkarra eta erosoa duen produktua da, ez baitago inolako agiririk aurkeztu beharrik. Bezeroak, on-line bankara sartzeko erabiltzen dituen gako berak erabilita, kontuetan sartu eta kontratatu ahal izango du.

–          1.000 eta 25.000 euro arteko kredituak.

–          Urte bat eta bost urte arteko epea.

–          Irekiera-komisioa: %0.

Ez dago izapidetzeko denborarik; izan ere, aurrez emandako maileguak dira, eta bezeroak dirua kontuan eduki dezake unean bertan eta inolako azalpenik gabe.

Hazten jarraitzen duen sektorea

Unean edo denboran zehar sor daitezkeen ustekabeko gastu gehigarriei aurre egitea ia ezinezkoa da. Hori dela-eta, Laboral Kutxak bere bezeroei laguntzen die zerbitzu honi esker. Gainera, mailegua kontratatzean, Istripuen urte bateko doako asegurua sartzen da zerbitzuan.

Halaber, zerbitzu azkarragoa eta mugikorrera egokitua eskaintzearren, aplikazioak pertsonalizatu egin dira, eta, beraz, mugikor bakoitzaren ezaugarri espezifikoetara egokitzen dira. Ondorioz, aparatuaren beraren aukerak eta nabigatzeko modua ahalik eta ondoen aprobetxa daiteke.

Aplikazioak CLNet Mugikorraren bertsio egokituak dira; alegia, bezeroek eragiketa berak egin ahal izango dituzte, baina errazago eta erosoago. Oraingoz, mugikor hauekin erabil daitezke: iPhone, iPad, Android eta BlackBerry. Gainerako mugikorrei dagokienean, orain arte bezala sartu ahal izango dute CLNet Mugikorretik.

Bitartean, gogoratu: “….  epeka ordaindu nahi duzun bakoitzean, pentsatu DispON kreditua duzula zure patrikan. Erosoagoa, errazagoa eta inoiz baino azkarragoa”.