Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXA FOCUS 2030 INBERTSIO-FUNTSA MERKATURA DOA, MSIM-REN AHALMEN GLOBALAK DITUENA

  • Finantza-erakundeak bere lehen buy and hold (erosi eta eutsi) funtsa aurkeztu du, Morgan Stanley Investment Managementek kudeatua eta CL Gestiónen tresna propioa duena

  • Produktu berriari esker, LABORAL Kutxaren bezeroek inbertsio-mailako errenta finkoko estrategia globalak izan ditzakete eskura

 

 

2026ko martxoaren 18a.– Morgan Stanley Investment Management (MSIM) erakundearekin sinatutako lehentasunezko lankidetza-akordioaren esparruan, LABORAL Kutxak LABORAL Kutxa FOCUS 2030 by MSIM merkaturatu du. Haren lehen buy and hold (erosi eta eutsi) inbertsio-funtsa da, CL Gestión finantza-erakundearen gestorearen tresna propio baten bidez egituratua, eta MSIMen esku utzi du haren gestioa. LABORAL Kutxak inbertsio-zerbitzuen negozioa bultzatzeko eta bezero-oinarriari balio erantsi handiko irtenbideak eskaintzeko duen estrategiaren barruan sartzen da ekimena.

Gestioa MSIMren esku uzteak aukera ematen du funtsaren estrategiaren diseinua, gainbegiratzea eta jarraipena optimizatzeko. Egitura horrek lehiakortasun-bereizgarria eskaintzen dio inbertitzaileari; izan ere, nazioarteko gestoreen berezko inbertsio-funts eta -irizpideak eskura ditzake, abantaila fiskalak eta kostu-efizientzia handiagoa ematen dituen tresna nazional baten bidez.

Nabarmentzekoa da produktua diseinatzeko eta kudeatzeko prozesuan MSIMko errenta finko globaleko taldeak parte hartu izana —esperientzia handia eta nazioartean aitortutako ospea duten 60 profesionalek baino gehiagok osatzen dute—. Bere ahalmen globalei esker, taldeak inbertsio-mailako eurotako aktiboen sorta handia aztertu du, barnean garatutako eredu kuantitatiboak erabiliz. Horren ondorioz, inbertsio-mailako errenta finkoko merkatuetan identifikatutako inbertsio- eta aukera-ideiarik onenetan oinarritutako zorro bat eratu dute.