Prentsa oharrak
Eszeptizismoak EAEko familien konfiantza gutxitu egin du
Bigarren hiruhilekoan, EAEko familien konfiantzak zertxobait okerrera egin du (-6), eta okerragotze txikiko profila erakutsi du (2024ko laugarren hiruhilekotik). Hori familiei lotutako faktore exogenoetatik sortu zen, baina, pixkanaka, ekonomiaren bilakaera orokorrean eragina izan dute. Hala, faktore nagusiak izan dira : Europako hazkundearen ahultasuna (salbuespenak salbuespen, Espainia kasu), nazioarteko ziurgabetasuna (Trump Administrazioa) eta gerra-gatazkak konpondu ez izana (Ukraina, Gaza) faktore nagusi gisa.
Zein da beren inguruneari dagokionez EAEko familiek duten iritzia?
- EAEko familiek mesfidantza handixeagoarekin egingo diote aurre udari (-6), baina oraindik ere honako hauek baino baikorragoak dira: Europa (-15), Danimarka (-14), Alemania (-10), Frantzia (-17) eta Holandakoak (-19). Baina egoera orokor horri herrialde bakoitzak bizi duen barne-ahultasuna gehitu behar zaio, politika eta gobernu mailako egoera konplexuak bizi baitituzte.
Nola eraiki daiteke EAEko familien konfiantza eta haren bilakaera?
- EAEko familiak ezkorrak dira ekonomia orokorraren bilakaerari (-21) dagokionez. Emaitza hori, seguru asko, etengabe negatiboak izan diren albisteek baldintzatuko zuten, zailtasun handiagoak iragartzen hasita baitaude. Era berean, zertxobait ezkorragoak dira familiako ekonomiaren bilakaerari dagokionez (-9), eta hori da okerrera egin duen adierazle bakarra.
- Hala ere, familiek iritzi baikorra dute langabeziaren bilakaerari (4) eta aurrezteko gaitasunari (4) dagokienez. Zehazki, hori da gora egin duen adierazle bakarra. Hala, irakurketa bateratuan, okerragotze orokorraren aurrean, zuhurtziazko aurrezkia gertatuko dela aurrez ikusi da.
- Datu makroekonomikoek “zertxobait baikorragoak” izatera bultzatzen dute. Alde batetik, lehen hiruhilekoan, EAEko ekonomiak % 2,1 egin zuen gora (Eustat, apiril-maiatzeko batezbestekoa) eta Gizarte Segurantzako 1.026.995 kotizatzaile ditu (apiril-maiatzeko batezbestekoa). Bestalde, langabezian daudenen kopurua 105.735 lagunekoa izan da (+% 0,9 eta -% 1,5 urtetik urterako tasan, hurrenez hurren). Bestetik, eskura dauden azken datuen (apirila) arabera, inflazioa baretu egin da (+% 2,6 eta +% 2,2 EAEn eta Estatuan, KPI orokorrari dagokionez).
Nola eragiten du konfiantzak familiaren gastuan eta inbertsioan?
- EAEko familien artean, mesfidantza da nagusi eta hurrengo hamabi hilabeteotan prezioek berriro ere gora egingo dutela aurreikusi dute (-18). Horrek erosteko unearen inguruko balorazioa okertu (-23) du, eta erosketa handiak egitearekin lotutako igurikimena datu neutraletan mantendu du (0).
- Etxebizitza erosteko asmoa oraindik ere ahul dago (familien % 0,9k aipatu du asmo hori) eta emaitza hori salerosketa-eragiketek izandako igoeraren (+% 25,0 urtetik urterako tasan, 2025eko lehen hiruhilekoan) oso bestelakoa da. Bestalde, ibilgailua erosteko asmoan ez da aldaketarik izan (familien % 4,7k aipatu du), baina urtarrila-maiatza arteko datu metatuaren arabera, 11.656 ibilgailu berri matrikulatu dira (+% 13,9 urtetik urterako tasan).
Laburbilduz: EAEko familien konfiantza apur bat ezkorragoa da, eta nolabaiteko eszeptizismo mailarekin hasiko du uda-garaia. Hori faktore exogenoen balorazio negatiboaren ondorioa da (batez ere, nazioartearekin lotuta). Ezkortasun hori, hein batean, familiako ekonomiaren bilakaeraren balorazio okerragora zabaldu da, nahiz eta inflazioaren bilakaera pixkanaka lehengoratzen ari den eta, horren eta beste arrazoi batzuen ondorioz, interes-tasa jaitsi egin den (hain zuzen ere, tresna hori izaten da inbertsio-erabakiak errazten dituena).
EAEko familiek (oraindik ere) konfiantza dute ezagutza zuzenagoa duten eremuetan, hala nola enpleguaren bilakaeran (familiari zein inguruari dagokienez) eta aurrezteko beren gaitasunean, hori baita gora egin duen adierazle bakarra. Azken batean, EAEko familiek zuhurtziaz egingo diote aurre urtearen bigarren zatiari, aurrezteko eta inbertitzeko erabakiak haien premien arabera hartuz (kontuan izan behar da aurreikusitako aurrezkia azaleratu dela testuinguru horretan)