Prentsa oharrak
LABORAL Kutxak Contactless teknologia (kontakturik gabeko ordainketa) txertatu du txarteletan
- Erosketa-prozesuak arintzea da “kontakturik gabeko” txartelen helburua.
- Araban eta Nafarroan jarriko dituzte txartelok abian lehenengo, irailaren 24tik aurrera.
- LABORAL Kutxako edozein bezerok eskatu ahal izango du berea hurbilen duen sukurtsalean.
2014ko irailaren 22a. LABORAL Kutxak teknologia berrietara egokitu ditu bere txartelak, bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko xedearekin.Contactless sistemari esker, 20 €-tik beherako ordainketak PINa (ezkutuko gakoa) sartu gabe egin daitezke.Horretarako, txartela egokitutako saltokiko terminal batera hurbildu besterik ez da egin behar, eta horrek automatikoki eta berehala kobratuko du erosketa.
Gero eta denda gehiago ari dira contactless teknologia bereganatzen.Arina eta erosoa denez, ohiko erosketak dirutan ordaindu beharrean sistema hori erabiltzea aukera paregabea bilakatu da.
Txartel berriak edonoiz erabil daitezke.Gainera, teknologia hori ez duten saltokietan txartelak orain arteko erabilera izaten jarraituko du, egungo teknologia guztiak biltzen baititu:banda magnetikoa eta txipa, contactless sistemaz gain.
Nola eskura daiteke contactless txartela
Datorren irailaren 24tik aurrera contactless izango dira Nafarroan eta Araban berritu eta banatuko diren txartel guztiak.Araban, hain zuzen, hedapen handia izan du sistema horrek, eta dagoeneko tokiko saltokien % 80tan erabiltzen dute.Era berean, Online Banka bidezko alta-eskabide guztiei contactless txartela emango zaie.
Sistema datozen hilabeteetan zabalduko da gainontzeko probintzietara, progresiboki.Dena den, contactless txartela nahi duten bezeroei orain arteko txartela aldatu edo berria eskatzeko aukera eskainiko die LABORAL Kutxak edozein lurraldetako sukurtsaletan. Mantentze-kostua ez da aldatuko.
Nola erabili contactless txartela
Contactless txartelek bereizgarria dute txiparen ondoan, baina ohikoen diseinu eta tamaina bera dute.Era berean, contactless teknologia duten saltokietako terminalek ere ikur bera dute. Hortaz, txartela terminal horietara hurbilduta burutuko da ordainketa.Gainera, erosketaren zenbatekoa 20 €-tik beherakoa bada ez da PINa ezinbestean sartu behar, eta horrek asko erraztuko ditu dendetako eragiketak.
Contactless aurrerapausoa da ordainbideetan; etorkizunera begira mugikorra erabiltzea izan liteke hurrengo urratsa.
Txartel bakarra, izaera berezia
LABORAL Kutxak zerbitzu modernoa, eraginkorra eta segurua eskaintzeko konpromisoari eusten dio.Halaber, bezero bakoitza bakarra da eta baita bere txartela ere, erabilera besterenezina du.Horregatik, laster, txartela pertsonalizatu ahal izango dute bezeroek, askotariko gaiei buruzko 200 argazki profesional baino gehiago izango baitituzte aukeran.Modu bikaina jabe bakoitzak bere txartela nahieran bereizi dezan.