Prentsa oharrak
Giordano Dell´Amore fundazioak Aipamen Berezia emango dio Gaztenpresari “Europako mikrofinantzen alorreko jardunbide egokiak” saritzeko
- Giordano Dell’Amore sarietako epaimahaiak Aipamen Bereziarekin saritu du Gaztenpresa fundazioa, LABORAL Kutxan aurrera daraman mikrofinantzen eredua dela eta.
- Gaztenpresa Lisboan izango da ekainaren 19an eta 20an, Mikrofinantzen Europako Sarearen 11. Urteko Biltzarrean. “Enplegua, erronkak eta aukerak mikrofinantzentzat” izango da ekitaldiaren gai nagusia.
- Europako finantza-krisiaren panorama berriarekin lotutako erronkak partekatzea, elkartrukatzea eta aztertzea da biltzarraren helburu nagusia.
2014ko ekainaren 17a.Datorren ekainaren 19an, Gaztenpresa fundazioak Aipamen Berezia jasoko du Giordano Dell’Amore (FGDA) fundazio italiarrak Europako mikrofinantzen alorreko jokabide egokienak aitortzeko banatuko dituen sarietan. Euskal Herriko ekintzaileei laguntzeko programa da sariaren arrazoia.Ekitaldia Lisboan egingo da, Mikrofinantzen Europako Sareak egingo duen 11. Urteko Biltzarraren barruan.
“Enplegua, erronkak eta aukerak mikrofinantzentzat” da urteko biltzarraren gai nagusia, eta mikrokredituen egungo egoerari buruzko eztabaida sustatzea du helburu.Ekintzaileentzako laguntzak eta negozio berrien finantzaketa dira enpresaburu berriek aurrean dituzten oztopo handienetakoak.
Ideiak eta esperientziak partekatzeko gunea izatea da ekitaldiaren asmoa.Sarearen antolatzaileak, EBko erakundeetako ordezkariak, inbertitzaileak eta Europa osoko eta haratagoko mikrofinantzetako profesionalak gonbidatuta daude mikrofinantzetako jardunbide egokienak partekatzera, elkartrukatzera eta eztabaidatzera.Biltzarrean elkartruke sakonak eta interaktiboak lortu nahi dira, osoko saioen, tailerren, mahai-inguruen eta elkarrizketen bidez.
LABORAL Kutxaren ekimena
Enplegua sustatzea eta enpresen sorrera laguntzea da Gaztenpresaren helburua, eta horretarako, enpresak abian jartzeko ekimen indibiduala eta kolektiboa bultzatzen ditu.Osoko aholkularitza, mikrokredituak eta autoenplegurako finantzaketa eskaintzen ditu, aholkuez gain.2013an, 458 lanpostu sortu dituzten 265 enpresa abian jartzen lagundu zuen.