Prentsa oharrak
Nafarroako Ekonomiari buruzko Txostenaren aurkezpena
Atzo arratsaldean, Hotel Iruña Parken eginiko ekitaldi batean, Foru Erkidegoko enpresaren eremuko eta gizarteko pertsona ezagunek osaturiko talde handi baten aurrean, Nafarroako ekonomia 2010. txostena aurkeztu zuen Euskadiko Kutxak.
Ekitaldian Alvaro Mirandak, Javier Kortajarenak eta Joseba Madariagak parte hartu zuten eta Nafarroako 2010eko ekitaldi ekonomikoaren alderdirik garrantzitsuenak azpimarratzeko balio izan zuen. Hona hemen horiek:
Ziurgabetasuna nagusi izan den ingurunean, Nafarroako ekonomiak Espainiako ekonomiaz bestelako portaera izan du iragan hurbilean. 2010. urtean, BPGaren hazkunde-tasa % 1,2koa izan zen; Estatuan, berriz, % 0,1 behera egin zuen. Gainera, Nafarroako langabezia-tasa % 11,8koa izan zen, Euroguneko gainerako herrialdeen antzerakoa.
Munduko ekonomiak berriki jasan duen dezelerazioak, bestak beste, zor subiranoaren krisiaren ondoriozkoak, Nafarroako Foru Erkidegoari ere eragin dio. Halere, aurreikuspenen arabera, ziurrenik, eta betiere kontrako agertokirik ematen ez bada, Nafarroako ekonomia % 1,5 haziko da 2012. urtean. Hain zuzen, Eurogune osorako esperotako erregistroen antzekoak izango ditu.