Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxako 200.000 bezerori baino gehiagori alta eman zaie Postamailen, eta urtean 3.500.000 gutun baino gehiago bidaltzeari utzi diogu

Postamail zerbitzuan alta emandako bezeroen kopurua 200.000tik gorakoa izatea lortu du Euskadiko Kutxak.

Postamail banku-korrespondentzia elektronikoaren zerbitzua da, eta paperezko gutunen bidalketak ordezkatzen ditu. Bidalketa horiei esker, urtean 3.500.000 gutun baino gehiago, gutun-azal eta guzti, bidaltzeari utziko diogu. Horrela, beharrezkoak ez diren paper kontsumoak arrazionalizatuko ditugu eta natura babestuko dugu.

Erantsitako grafikoan ikus daitekeen bezala, Postamailek eskaintzen duen erosotasuna eta azkartasuna aukeratu duten bezeroen kopurua haziz joan da urtez urte, eta egun Euskadiko Kutxaren bezero guztien % 20 dira.

 Postamail en erabilera

 Hazkunde hori beren banku-kudeaketak egiteko erabiltzaileek Internet gero eta gehiago erabiltzen dutelako eman da. Gainera, CLNeten, Euskadiko Kutxaren banku elektronikoaren, erabiltzaileen kopurua gero eta handiagoa da, baita horren bitartez eginiko eragiketa kopurua ere. Euskadiko Kutxan, aipaturiko bi zerbitzuak lotuta daude. Izan ere, zerbitzu biak aktibatuta dituzten erabiltzaileek beren korrespondentzia elektroniko guztia CLNeten gordeta dute, nahi dutenean eskuratu ahal izateko.

 Gogoratu behar da, alor horretan, Euskadiko Kutxak bat egin duela Metaposta proiektuarekin. Hori era guztietako dokumentuak doan, modu seguruan, aldi oro eta lege-balioarekin jasotzeko eta gordetzeko Interneteko gutunontzia eta kutxa gotorra da.