Prentsa oharrak
FITCH Ebaluazio Agentziak Euskadiko Kutxari emandako rating berria
FITCH Agentziak egiten duen ratinga enpresak haien bermearen eta kaudimenaren arabera sailkatzeko eta konparatzeko jarduera da. Zehazki, jaulkitzaile baten ahalmenari eta egoerari buruzko iritzia adierazten du. Inbertitzaileek saldu edo erosi beharreko errenta finkoko tituluen kreditu-arriskua zenbatesteko erabiltzen dute ratinga.
Bada, Euskadiko Kutxari emandako ratinga A+ da, eta honako hau adierazten du: interesak eta printzipala ordaintzeko ahalmen handia.