Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Euskadiko Kutxa Emakumearen eta Publizitatearen inguruko “Berdintasuna Sortu” Sariaren II. edizioan finalista izan da

[flashvideo file=http://prensa.laboralkutxa.com/src/uploads/2009/03/caja_laboral_20_cast.flv /]

Bibiana Aido Berdintasun Ministroak lehen saria eman zion urriaren 9an “Ellos también pueden” (“Haiek ere ahal dute”) izeneko kanpainari. Kanpaina hori Puntomatik publizitate-enpresak egin du  Persan enpresarentzat.

Berdintasun Ministerioak eta Estatuaren Komunikazio Idazkaritzak ematen dute saria, RTVErekin lankidetzan, publizitate-kanpainetan gizon eta emakumeen arteko berdintasun-balioak sustatzen dituzten enpresentzat.

Sariarekin batera 250.000 €-ko inbertsioa ere ematen da, iragarkia TVEn emateko helburuz.

Euskadiko Kutxa sariketa horretako finalista izan da, Estatuko beste 16 enpresa ospetsurekin batera.

Saria 2005ean sortu zen, Ministro Kontseiluak emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko indarrean jarritako neurri sorta baten barruan.