Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Volkswagen – Euskadiko Kutxa hitzarmena

Volkswagen eta Euskadiko Kutxaren artean hitzarmena erdietsi da Euskadiko Kutxako bezeroek % 15eko beherapena izan dezaten marka horretako auto-gama zabala erosterakoan.

Sustapen honetako beherapenari esker, ibilgailuaren erosleak 7.000 eurotik gora aurreztu ditzake.

Hitzarmena uztailaren 31ra arte egongo da indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Valladoliden eta Zaragozan.

Gainera, Euskadiko Kutxak ibilgailuaren erosketa finantzatuko du lehentasunezko baldintzetan.

Euskadiko Kutxaren kide den Lagun Aro Aseguru-etxeak ere bat egin du eskaintzarekin, eta % 15eko beherapena egingo du sustapen honetan erositako ibilgailuaren aseguruaren priman. Kontrataturiko polizen bizitza osoan aplikatuko da deskontua.