July 2020 hilabeteko prentsa ahorrak
EUSKAL EKONOMIA TXOSTENAK
LABORAL Kutxak euskal ekonomiari buruzko txostenak aurkeztu ditu. Euskal Autonomi Elkarteari dagokion txostenaren aurkezpena Bilbon izan da. Bertan, Ibon Urgoiti , Negozio Garapenerako zuzendaria, eta Joseba Madariaga, Ikerketa Departamentuko zuzendaria, azaldu dira komunikabideen aurrean. EAEko prentsaurrekoaren ondoren, Nafarroako ekonomi txostena aurkeztu da Iruñan. Bertan, zuzendari Komertzial Javier Cortajarenak hartu du hitza ere, anfitrioi moduan.
EAEko familien konfiantzak hondoa jo du
Euskal Kontsumitzaileen Konfiantzak -24 puntuko emaitza aurreikusten du Adierazlea 2008ko krisian erregistratu zen datuen parekoa da (III hiruhilekoa, -25 puntu) EAEko gizartea eszenatoki-aldaketa bortitz baten aurrean dago: covid-19aren krisiak alarma-egoera eta konfinamendua ekarri ditu, norbanakoen mugikortasuna mugatu du eta jarduera ekonomikoaren zati handi bat eten du. Osasunean izan duen inpaktuaz eta osasun-sistemarengan […]