February 2012 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxak 19,4 milioi euroko etekina lortu du, 222 milioi euroko hornidura osatu ondoren
Euskadiko Kutxaren emaitzak 19,4 milioi eurokoak izan dira zergen ondoren, eta 2010. urtearen aldean % 62 egin dute behera. Finantza-sistemaren erreforma egin berriaren eskakizunak albait arinen betetzea erabaki du Euskadiko Kutxak eta, ondorioz, 220 milioi euroraino areagotu ditu zuzkidurak, bere negozio errepikariaren errentagarritasunaren jokaera egokiari esker. 454 milioi euroko soberakina izan du kapital nagusian; […]
Euskadiko Kutxak Kataluniako Kooperatibentzat sortu duen zerbitzu linea berria aurkeztu du
50 kooperatiba kataluniar baino gehiagok hartu zuten parte FCTCko (Kataluniako Lan Elkartuko Kooperatiben Federazioko) kooperatiba kideentzat sortu den zerbitzu-linea berria aurkezteko ekitaldian, Bartzelonan.
Euskadiko Kutxa, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 ekimeneko Itun Berdeko kide den lehen finantza erakundea
Euskadiko Kutxa lehen finantza-erakundea da, Vitoria-Gasteiz European Green Capital 2012 Itun Berdeko kide-bereizgarria lortzen.Aipamen horren bidez, ingurumena hobetzearen alde dugun konpromisoa eta iraunkortasunaren alorreko jardunbide egokiak aitortu dizkigute. Eta, ez da kasualitatez izan. 11 urte baino gehiago dira, gure entitateko lan-bazkideak ingurumenarekiko jardunbide arduratsuetan aktiboki inplikatu zirela. Ekimen xumeak dira, herritarrok hondakinak birziklatzeko gure etxeetan egiten ditugunen […]
Spanair ixteak kaltetutako Euskadiko Kutxaren bezeroek txartelen zenbatekoa itzultzea erreklama dezakete
Spanair ixteak kaltetutako bezeroek ordaindutako zenbatekoa ordaintzeko erreklamazio-prozesua abia dezakete, 2012-02-01etik aurrera, Euskadiko Kutxaren sukurtsaletan, betiere txartelak Euskadiko Kutxaren txartelen batekin ordaindu badituzte. Erreklamazioa gestionatzeko, bezeroak honako hauek ekarri behar ditu: Txartela edo posta elektronikoaren mezua, erreserba-datuekin. Bertan, bidaiaren hasiera-data agertu behar da. Hegaldiko erreserba-zenbakia eta bidaiariaren izena