May 2011 hilabeteko prentsa ahorrak
Euskadiko Kutxako 200.000 bezerori baino gehiagori alta eman zaie Postamailen, eta urtean 3.500.000 gutun baino gehiago bidaltzeari utzi diogu
Postamail zerbitzuan alta emandako bezeroen kopurua 200.000tik gorakoa izatea lortu du Euskadiko Kutxak. Postamail banku-korrespondentzia elektronikoaren zerbitzua da, eta paperezko gutunen bidalketak ordezkatzen ditu. Bidalketa horiei esker, urtean 3.500.000 gutun baino gehiago, gutun-azal eta guzti, bidaltzeari utziko diogu. Horrela, beharrezkoak ez diren paper kontsumoak arrazionalizatuko ditugu eta natura babestuko dugu. Erantsitako grafikoan ikus daitekeen bezala, […]
Euskadiko Kutxak etxebizitzen berriztapen integraleko zerbitzua eskaintzen die jabekide-elkarteei
Euskadiko Kutxak hitzarmena sinatu du LKS, ULMA, Ondoan, FAGOR MUEBLE eta FAGOR CONFORT enpresekin, “giltza eskuan” zerbitzua eskaintzeko jabekide-elkarteei. Eraikinak berritzea eta eraikuntza berriko prestazioez hornitzea du helburu, betiere iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta inbertsioaren errentagarritasun ekonomikoa zainduta. Zerbitzuaren barruan honako hauek sartzen dira: eraikinari diagnostikoa egitea, obra-proiektua, aholkularitza energetikoa, berriztapenen finantzaketa, dirulaguntzen kudeaketa. Gainera, berriztapenaren […]
Ekokredituak: Euskadiko Kutxaren Gida Berdea
Euskadiko Kutxak kreditu “berdeak” kaleratu ditu, Enpesaren Gizarte Erantzukizunari buruzko Txostenean jasotako ekintzen baitan, ekologia- eta ingurumen-iraunkortasunaren aldeko ekimenak sustatzen laguntzeko. Hona hemen kreditu “berdeen” ezaugarri nagusia: ingurumenaren babesean oinarritutako kontsumo arduratsua sustatzen duten produktu edo zerbitzuetarako finantzaketa ematea dute helburu. Ibilgailu ekologikoen eta kontsumo txikiko etxetresna elektrikoen salmentak eta etxeko energia-eraginkortasuna hobetzeko konponketak finantzatuko […]