November 2010 hilabeteko prentsa ahorrak
Joxerramon Bengoetxeari Eusko Ikaskuntza – Euskadiko Kutxa Saria, 2010
Eusko Ikaskuntza–Euskadiko Kutxa Saria 1995ean sortu zen, eta Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien alorretan curriculumik onenak dituzten jarduneko pertsona ospetsuak saritzen ditu. Saria emateko ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian egin zen, eta gure Herriko Hezkuntzaren eta Ezagutzaren arloetako 200dik gora lagun bertaratu ziren. 2010eko edizioan, saria, esan bezala, Joxerramon Bengoetxeak jaso du. EHUko Europako […]
El Correo Digital egunkariak 2009ko Interneteko kanpainarik onenaren saria Caja Laboral – Euskadiko Kutxari eman dio, “Hemen gaude” kanpainagatik.
Aurten ere, elcorreo.com egunkariak saritu egin ditu euskal webik onenak. Zortzigarren edizio honetan, 600 orri baino gehiago aurkeztu dira, baina 7k baino ez dute saria jaso. Ekitaldia Bilboko Alondegian egin zen eta Euskal Herriko enpresa, kutura, politika eta gizarte alorreko jende ospetsu ugari bertaratu zen. Ekitaldia zuzentzeko lanetan, elcorreo.com egunkariko kazetari Unai Izquierdo aritu […]
Euskadiko Kutxak enpresaren gizarte erantzukizunaren saria irabazi du Gaztempresa Fundazioari esker
Enpresa handi eta txikiek, administrazioek eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek gizarte-erantzukizunaren arloan egindako lana saritzen dute I. Corresponsables Sariek. Ildo horretan, Gizarte Erantzukizunaren eremuko ekimenik berritzaile eta iraunkorrenak gauzatu dituztenek irabazi dute saria. Honako hauek izan dira saridunak: Endesa, Gas Natural-Fenosa, NH Hoteles, Euskadiko Kutxa, DIA, ADIF, Medina del Campoko Udala, EMASESA, Aguas de Murcia, […]
Ekonomiari buruzko Hitzaldien Zikloa
“Gure etorkizun ekonomikoa” izenburupean, Euskadiko Kutxako lehendakari Txomin García jaunak hitzaldia ematera gonbidatutako Pedro Luis Uriarte jauna aurkeztu zuen. Hizlari ospetsu hori aholkularitza estrategikoko “Economía, Empresa y Estrategia” enpresako lehendakari eragilea da, eta enpresa-munduan eskarmentu eta arrakasta bikainak eskuratu ditu. Euskadiko Kutxako Banku Pertsonaleko 300 bezerotik gora eta Gipuzkoako eta Bizkaiko ingurune politikoko, ekonomikoko […]
Herria, Kepa Junkeraren azken lana
Orain hiru urte, Euskadiko Kutxak Kepa Junkerak aurkezturiko proiektua bultzatu eta babestu zuen, euskarari laguntzeko bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren kontzeptuan oinarrituta. Euskadiko Kutxan, Herria lanarekin lankidetza-ziklo bat itxi dugu. Horri esker, euskal abesti tradizionalen kultura-ondarearen zati handi bat berreskuratu da, eta Etxea eta Kalea lanekin hasitako trilogia bikainari amaiera eman zaio. Herriak CD […]
Basketempresa
? Basketmpresa, Caja Laboral Baskoniaren Enpresen Kluba da, eta sinergien sare bat sortzea du helburu, kirol-jardueren programa aberatsaren eta harreman publikoen bidez, enpresen arteko lankidetza sustatzeko, negozio-bide berriak irekitzeko enpresetako bazkideen artean eta enpresa-kultura sendotzeko garena lortzea ahalbidetu digun balioetan oinarrituta. ? Klubeko kide izateagatik, enpresek, dituzten abantaila ugarien osagarri, lehentasunezko partaidetza izango dute, bai […]
San Prudentzio Lan Fundazioak Gaztempresa Fundazioa saritu du
>> San Prudentzio Lan Fundazioak FLSP sariak ematen ditu, urtean behin, familiaren eta enpresaren alorretan. Lehenengoan, familiaren inguruan gizartearentzat eredugarriak diren jardunbideak saritzen ditu. Bigarrenean, berriz, enpresaren gizarte-erantzukizunean, laneko arriskuak prebenitzen, ingurumenean eta enpleguan nabarmentzeko moduko jarduketan egiten dituzten enpresa eta langileak saritzea du xede. >> Epaimahaiak kide hauek izan ditu oraingo honetan: […]