Prentsa oharrak
Euskadiko Kutxak enpresaren gizarte erantzukizunaren saria irabazi du Gaztempresa Fundazioari esker
Enpresa handi eta txikiek, administrazioek eta irabazteko asmorik gabeko erakundeek gizarte-erantzukizunaren arloan egindako lana saritzen dute I. Corresponsables Sariek.
Ildo horretan, Gizarte Erantzukizunaren eremuko ekimenik berritzaile eta iraunkorrenak gauzatu dituztenek irabazi dute saria.
Honako hauek izan dira saridunak: Endesa, Gas Natural-Fenosa, NH Hoteles, Euskadiko Kutxa, DIA, ADIF, Medina del Campoko Udala, EMASESA, Aguas de Murcia, Anudal, Frutos Secos de Castellón, CECOT, Icària Iniciatives Socials, PROEXPORT eta Xarxa de Custòdia del Territori.
Corresponsables Fundazioak emandako sariak banatzeko ekitaldia Maphreren Konbentzio Zentroan izan da eta guztira 400 lagun inguratu dira bertara, Ramon Jauregui Presidentziako ministroa buru zela.
Euskadiko Kutxak “Enpresa Handia” kategoriako saria irabazi du, “Gestina T en Gaztempresa” izeneko ekimenagatik. Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gazte ekintzaileei laguntzea du xede ekimen horrek, eta, horretarako, diru-funtsak eta bazkide langileen inplikazioa (finantza-aholkulari eta proiektuko boluntario gisa) eskaintzen dizkie.
I. Corresponsables Sarietako epaimahaiak kontuan hartu du ekimenaren multistakeholder izaera, bazkide langileak, bezeroak, hornitzaileak, komunitatea eta herri-administrazioa barne hartzen baititu.
Orobat, lortutako emaitzak ere aintzat hartu ditu. Izan ere, Gaztempresak, sortu zenetik, 2.300 enpresari baino gehiagori eman die laguntza, eta enpresa horiek 4.300 lanpostu sorrarazi dituzte.
2010eko lehen seihilekoan ere 199 mikroenpresa eta 306 lanpostu berri sorrarazi ditu Fundazioak.
I. Corresponsables Sariak direla eta
Sari horien lehen edizioari begira 526 hautagai aurkeztu dira. Saridunak aukeratzeko prozesuan parte hartu duen Batzorde Teknikoak honako kide hauek izan ditu: gizarte-erantzukizunean espezializatutako 12 aholkularitza-enpresaz osatutako taldea eta Gizarte Erantzukizunaren eta Iraunkortasunaren eremuko 15 akademiko eta politikari ezagunez osatutako epai-mahaia. Saridunak aukeratzeko kontuan hartu dituzten irizpide nagusiak, berriz, hauek izan dira: sormena, berrikuntza, ekimena entitatearen oinarrizko jarduerarekin bat etortzea, iraunkortasuna eta interes-taldeei balioa ematea.