Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

Teresa Catalán, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Saria 2022

 

  • Bere curriculum zabal eta bikainak, bere izena kokatzen lagundu du nazioarte mailan, sorkuntzan ez ezik, akademiaren alorrean ere egindako ekarpena nabarmentzen da

 

  • Gazteei zuzendutako deialdian, Imanol Zubiauz gazte gipuzkoarrak “Pidgin” lanarekin eskuratu du Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxa Gazte Saria

 

Donostia, 2022ko maiatzak 5. Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak aditzera eman dute gaur Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Sariaren eta Gazte Sariaren 2022ko epaia.

Edizio berri honetan Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Teresa Catalanek eskuratu du. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako eta Musikeneko ordezkariek, baita Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek ere. Catalán konposizio garaikideko egile ospetsu eta garrantzitsuenetako bat da gure herrian. Gainera, egitate musikalaz duen ikuskeragatik eta kulturarekin duen konpromisoagatik, erreferente da etikan eta irakaspenean. Sortzaile gisa, talentuaren eta zintzotasun artistikoaren uztarketak bakarrik ahalbidetzen duen estilo propioa lortu du.

Teresa Catalán konposizioko lehenengo emakume katedraduna izan da Espainiako musika-hezkuntzaren historian, eta hainbat musikari-belaunaldi trebatu ditu etengabeko bilaketan, hobekuntzan eta lanbidearen zehaztasunean. Hori dela eta, haren katedra erakargarritasun handikoa izan da era guztietako ikasleentzat.

Era berean, konpositore eta irakasle gisa musikari eskaini dion dedikazio multiforme eta askotarikoagatik nabarmentzen da. Jarduera asko eta asko sustatu ditu sorkuntza garaikidea zabaltzearen alde, ikasle eta lankideen lana barne. Betiere interes kolektiboa distira pertsonalaren aurretik jarrita.

Azkenik, epaimahaiak azpimarratu nahi izan du sarituak konposizioan, hezkuntzan, sustapenean eta kudeaketan egin duen ibilbide luzea, izan ere, epaimahaiak azpimarratu du “eskarmentu horrek  ikuspegi pribilegiatua eman dio, kulturak eta, zehazki, musikak hazkunde pertsonalerako eta bizi-kalitate kolektiborako duen garrantziari buruz. Nafarroako Kulturaren Kontseiluko partaide izanik, agerikoa da Teresa Catalánentzat kulturarekiko konpromisoa gure gizartearekiko konpromisoa dela”.

 

 

EUSKO IKASKUNTZA-LABORAL Kutxa GAZTE SARIA

 

Arte Ederretan doktore den Imanol Zubiauz izen artistikoa duen 32 urteko gazteak lortu du aurtengo Eusko Ikaskuntza- LABORAL Kutxa Gazte Saria “Pidgin” proiektuarengatik. Balearen harrapaketaren garaian kokatuta, euskal eta islandiar herrien arteko loturak aztertuko ditu lanak.

Ikerketa artistikoari, antropologikoari, identitateari eta memoria kolektiboari lotuta dagoen proiektua da “Pidgin”, izan ere, izen horrekin ezagutzen dira harremanik gabeko bi hiztun komunitatek elkar ulertzeko sortzen duten hizkuntzari.

Elkarren arteko merkataritza ahalbidetzeko, bi kulturen loturak, euskararen eta islandieraren arteko proto-hizkuntza bat sortu zuten. “Horren adierazle, aurkitutako 700 hitz inguru dituzten bi eskuizkribu daude”, argitu du epaimahaiak. Euskararen erabilera, islandierarekin sortutako hizkuntza berrian, eta itsas-kultura dira proiektuaren ardatz nagusiak eta bere ikerketa  aintzineko dokumentuak berreskuratzeaz gain, erreproduzio berriak (audioak eta pieza grafikoak) landuko ditu eta berariaz sortutako euskarrietan aditzera emango da. Hori guztia, gainera, garai hartako fikziozko marinel batek bizi izandako bizipen eta oroitzapen forman gogora ekarriko du. Sariari esker, lana egiteko 6.000 eurotako ordainsaria jasoko du.

Imanol Zubiauz Zumarragan jaio zen. Arte Ederretan Doktore, Cum Laude aipamena jaso zuen 2020an, eta Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra da. Goi-mailako ikasketak ere baditu irakaskuntzan eta hizkuntzen irakaskuntzan. Ikerlan eta hainbat argitalpenen egilea da. Hala, epaimahaiak azpimarratu nahi izan du artista gaztearen formakuntza zabala eta ibilbide artistiko oparoa.

 

EUSKO IKASKUNTZA — LABORAL KUTXAREN HUMANITATE, KULTURA, ARTE ETA GIZARTE ZIENTZIA SARIA 2022

 

Teresa Catalán Sánchez (Iruñea, 1951) Artearen Filosofian Doktore da Valentziako Unibertsitatean, Unibertsitate hartan bertan Estetika eta Sormenean Masterra eta Konposizioan eta Pianoan goi mailako tituluak ditu. Konpositore gisa egiten duen lanaz gain, Madrilgo Goi-mailako Kontserbatorio Errealean Musika Konposizio Katedradun emeritu da eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Musika eta haren zientzia eta teknologia doktorego-programako Batzorde Pedagogikoko kide.

Lan horren aurretik, Zaragozako Goi-mailako Kontserbatorioko irakasle izan zen eta horrekin batera errektoreorde (1995-97) eta Musikaren Zuzendaritza Konposizio eta Teoria Saileko buru (1997-98). 1990 eta 1992 artean, Tarazonako (Zaragoza) Estatuko Musika Kontserbatorioa zuzendu zuen.

Konpositore gisa, orkestrarako, antzerkirako, pianorako, bakarkako beste instrumentu batzuetarako, ganbera-musikarako eta korurako obrek osatzen dute bere katalogoa. Catalánek konpositore gisa egindako lana (korala, ahots-musika, ganberakoa eta orkestrakoa) jaialdi garrantzitsuenetan eta hainbat herrialdetan programatu dute (AEB, Frantzia, Alemania, Italia, Kuba eta abar). Euskadiko eta Nafarroako orkestra sinfonikoen, jaialdi ugariren, fundazioen, kontserbatorioen eta irakaskuntza-erakundeen enkarguak jaso ditu.

Teresa Catalánek era askotako jarduerak egin ditu musikaren alorrean. Hogei bat diskoren grabazioan parte hartu du, eta liburu eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako lan zabalaren egilea da, baita hedabideen bidez musika dibulgatzaile aktiboa ere. Nabarmentzekoak dira Iruñeako Taldea Musikagileak deiturikoaren fundatzaile izan zela, zeinarekin musikaren zabalkuntzan eta sormenean lan eskerga egin zuen. Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Kontseiluko, Musikako Kontseilu Nazionaleko, Kultura eta Kirol Ministerioko Kontseilu eta Teatro Realeko Kontseiluko kide da.

Lortu dituen sarien artean, hauek nabarmendu daitezke: Kulturaren Vianako Printzea Saria (2021); Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalaren ibilbide profesionalaren saria (2019); Kultura Ministerioaren Musika Sari Nazionala Konposizioaren espezialitatean (2017); Musikaren Europako Urtea Saria Nafarroako Gobernuaren Musika Konposizioan (1985); Nafarroako Gobernuaren Musika Konposizioko Remacha Saria (1984); Iruñeko Udalaren  eta Pablo Sarasate Kontserbatorioaren Musika Interpretazioko Paulino Caballero Saria (1984).

http://www.teresacatalan.com/