Prentsa oharrak
Smartphoneek bankuko bulegoari lekua kendu diote
Laboral Kutxak 21.000 erabiltzaileren baino gehiagoren laguntzarekin egindako ikerketa baten arabera, bezeroen erdiak haien kontuetara telefono adimendunen bidez sartu dira noiz edo noiz, eta bezeroen %30ek normalean on line bankua erabiltzen dute.
2013ko ekainaren 17a. Mugikorren erabilerak mundu osoan gora egin du nabarmen, eta fenomeno horren arrazoietako bat da smartphoneak merkatuan sartu direla. Laboral Kutxak egindako txostenaren arabera, inkestari erantzun dioten %50ek on line bankua ezagutzen dute, %30 kontuetara mugikorraren bidez sartzen dira normalean, eta mugikorra kontsultak egiteko zein finantza-transakzioak egiteko erabiltzen dute.
Telefonoa eguneroko bizimoduko esparru guztietara hedatu da, eta horren eraginez, Laboral Kutxak sarerako jauzia egin du bezeroengana iristeko banaketa kanal berrien bila, banku-zerbitzu hobetu eta pertsonalizatuak eskainita.
Plataforma horietarako zerbitzu berrien eskaerek gora egiten dute hilean-hilean, eta Laboral Kutxak bere zerbitzuetan izandako eragina aztertu du. Mugikorren merkatuak aurrera egiten jarraitzen du, eta kontsumitzaileek sarearen bidez zerbitzu hauek erabiltzen dituzte gehien: transferentziak, saldoen kontsulta, bulegoen bilaketa….
Laboral Kutxaren azterketan, banku elektronikoaren 21.000 erabiltzaileren baino gehiagoren erantzunak kontuan hartuta, ikusten da erabiltzaileen ia %20k ordainagiriak eta burtsako eragiketak on line bankuaren bitartez egiten dituztela. Entitateak eskaintzen dituen on line finantzaketa modu berrien erabilerak ere gora egin du, hala nola erosketa geroratuak eta kreditua txarteletik kontura igarotzeak. Hala ere, txosteneko datuen arabera, on line bankua urratsak ematen ari da kontsultak eta eragiketak egitetik autokudeaketetara, erreminta berrien bidez.
Beste zerbitzu batzuen kontsumoa
Analisi berean, Hal Cash zerbitzuaren erabilerak %10 gora egin duela ikus daiteke. Kontsultak eta eragiketak egiteko telefonoa erabiltzen dutenak dira hazkunde ratiorik handienak dituztenak. Kasu honetan, Hal Cash zerbitzuak dirua berehala eta doan bidaltzeko aukera ematen du, telefonoa duen edozein pertsonari, bankuko bezeroa izan zein ez eta txartela erabili beharrik gabe.
Amaitzeko, eta Laboral Kutxak entitateko txartelei lotutako zerbitzuei buruz dituen datuak kontuan hartuta, erabiliena erosketa elektroniko segurua da. Bezeroen ia %70ek diote ez dutela inolako erreparorik kreditu-txartelak interneten erabiltzeko.
Datu horiek erakusten dute gero eta ohikoagoa dela sarean mota guztietako erosketak egitea: bidaiak, arropa, diskoak, liburuak, ikuskizunetako sarrerak… baita etxerako erosketak egitea ere.
Horren ondorioz, entitateak banku mugikorraren alde egindako apustua aitorpena jasotzen ari da; izan ere, diru-ateratzeak eta gaurkotzeak ez diren eragiketetan kutxazainen aurretik kokatzen da.
Bestalde, Laboral Kutxak lan egiten jarraitzen du emaitza hobeak lortzeko, gailu horietan baitago alternatiba bikaina bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko.