Prentsa oharrak
San Prudentzio Lan Fundazioak Gaztempresa Fundazioa saritu du
>> San Prudentzio Lan Fundazioak FLSP sariak ematen ditu, urtean behin, familiaren eta enpresaren alorretan. Lehenengoan, familiaren inguruan gizartearentzat eredugarriak diren jardunbideak saritzen ditu. Bigarrenean, berriz, enpresaren gizarte-erantzukizunean, laneko arriskuak prebenitzen, ingurumenean eta enpleguan nabarmentzeko moduko jarduketan egiten dituzten enpresa eta langileak saritzea du xede.
>> Epaimahaiak kide hauek izan ditu oraingo honetan:
– Xabier Agirre diputatu nagusia
– Alba Cañadas ingurumen-zinegotzia
– Jon Bilbao CONFEBASKeko lan-harremanen zuzendaria
– Dámaso Casado UGTko idazkari nagusia
– Unai Sordo CCOOko idazkari nagusia
– Miguel Ángel Verástegui FLSPko lehendakaria
>> Aurtengoan, Euskadiko Kutxako Gaztempresa Fundazioak jaso du finalista-diploma, Arabako lurraldean enplegua sortzearen alde egin duen apustuagatik.
Euskadiko Kutxaren gizarte-proiektuetako bat da Gaztempresa. Duela 16 urte baino gehiago ekin zion bere bideari, eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Mondragon korporazioaren laguntza jasotzen du.
Sortu zenetik, 2.520 enpresa eta 4.600 lanpostu baino gehiago sortu ditu, autoenplegua sustatzeko asmo handiko programa baten babesean.
Aurten, Gaztempresa Fundazioari 808 eskabide baino gehiago heldu zaizkio. Horietatik, 199 enpresa berri eta 306 lanpostu sortu dira.
Euskadiko Kutxak 5,8 milioi eurorekin finantzatu du enpresa horien sorrera. Horrela, krisialdian ere enpleguarekin duen konpromisoa sendotzea lortu du.
Bestalde, enpresei laguntzen jarraitzeko asmoarekin, Gaztempresa gizarte-sarea jarri du Fundazioak abian —www.gaztempresa.com helbidearen bidez sar daiteke haren web-orrialdean—. Hauxe da sare horren helburua: dagoeneko sortuta dauden enpresen eta oraindik sortzeko bidean dauden eta aholkuak behar dituzten enpresen artean harremanak ahalbidetzea.
Esateko moduan gaude, gainera, 2010ean Gaztempresa Fudazioa aitzindari izaten ari dela, Euskal Herrian enpresa-jarduera berriak abiarazten, hala beste finantza-erakunde batzuek sustatutako fundazio pribatuei nola erakunde publikoek sortutako organismo espezializatuei begira.