Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

NAFARROAKO ELIKAGAIEN BANKUAK 45.528 EURO JASO DITU AZKEN URTEAN LABORAL KUTXAKO BEZERO ETA LAN BAZKIDEENGANDIK.

LABORAL Kutxa y Banco de Alimentos Navarra

Laboral Kutxa, Nafarroako Elikagaien Bankua fundazioarekin elkarlanean, kanpaina bat egiten ari da 2012ko ekainaz geroztik Nafarroako sukurtsaletan, elikagaiak erosteko dirua biltzeko xedez.

2014ko urtarrilaren 31ra arte, Laboral Kutxak 45.528 € eman dizkio fundazioari, finantza-entitateko bezero eta langileen laguntza eskuzabalari esker.

Kopuru horretatik, orain arte 34.149 € erabili dira, besteak beste honako elikagai hauek erosteko: 21.435 litro esne, 4.380 kilo babarrun, 3.930 kilo dilista, 4.380 kilo garbantzu eta 4.800 kilo haragi.

Nafarroako Elikagaien Bankuak egiten duen lanak Nafarroako Foru Erkidegoaren aitortza jaso du; izan ere, Karlos, III.a Prestuaren Gurutzea ema diote eta Elkartasunaren Asturiasko Printze saria lortu du.

Gaur egun gure gizartearen zati handi batek bizi duen gizarte-larrialdiko egoeraren aurrean, jakinarazi nahi dugu Laboral Kutxan honako zenbakidun kontua irekita dagoela: ES60.3035.0198.69.1980022226. Elikagaien Bankuari lagundu nahi diotenek sarrerak egin ditzakete kontu horretan.