Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

100.000 lagunek baino gehiagok erabiltzen dute CLNet doako aplikazioa LABORAL Kutxan sartzeko

  • Entitateak 110.000 erabiltzaile baino gehiago ditu Banka Mugikorrean.
  • Android eta iOS (Iphone eta Ipad) dira sistema eragile erabilienak, eta horien atzetik Blackberry.

2014ko otsailaren 12a. LABORAL Kutxaren linea bidezko bankan izena emanda duten 250.000 erabiltzaileetatik 110.000 baino gehiagok LABORAL Kutxaren Banka Mugikorraren bidez egiten dituzte eragiketak. Duela bi urte jarri ziren abian iPhone, Android, iPad eta BlackBerry mugikorretarako app-ak, eta ordutik hona entitateak horien erabilera bikoiztea lortu du, bezeroek kanal anitzak erabiltzeko joera sendotuta.

Smartphoneen erabilera eta teknologia berrien garapena dira banka mugikorraren hazkundearen oinarrietako bat. Entitatearen datuen arabera, erabiltzaileen % 46,17 Android sistema eragilearen bidez sartzen dira online bankara, % 24,79 iPhone bidez, eta % 22,48, berriz, iPad erabilita. BlackBerry dutenak erabiltzaileen % 1,52 izan dira 2013. urtean.

Bestalde, aplikazio hori ez duten bezeroek LABORAL Kutxaren online bankaren bidez eragiketak egiten jarrai dezakete honako helbide honetatik: https://mobi.laboralkutxa.com, mugikor guztietan erabil baitaiteke.

Datuek adierazten dutenez, 2013an Banka Mugikorra erabili zutenen % 33k kontsultak eta finantza-eragiketak egin zituzten (batez ere transferentziak eta intsuldaketak), eta % 67k, berriz, banku-kontsultak bakarrik burutu zituzten.

Banka elektronikorako sarbide-datuari dagokionez, 2013an kontsultak eta eragiketak Internet bidez egin dituzten erabiltzaileen artean % 30,8k dio telefono mugikorra erabili zuela horretarako, % 37,6k ordenagailua eta % 47,5ek tableta.

LABORAL Kutxa zure mugikorrean

Banka mugikorra erabiltzearen abantailen artean erosotasuna eta azkartasuna nabarmentzen dira, eragiketak minutu gutxitan gauzatzen baitira. LABORAL Kutxaren kasuan, aplikazioa behera kargatu duten erabiltzaile guztiek eskura dute Norbolsaren burtsa-informazioa, GPSaren bidez hurbilen dituzten kutxazainak aurki ditzakete, sukurtsalen ordutegiak ikusi, LABORAL Kutxaren albisteen berri izan gizarte-sareen bidez, hizkuntza alda dezakete edo enpresarekin harremanetan jarri, beste hainbat zerbitzuren artean.

Bezero izanez gero, LABORAL Kutxak aukera ematen du aplikazio beraren barruan atal gehiagotara sartzeko. NAN edo multi txartelaren bidez, bezeroek eskura izango dute euren informazio konfidentziala, besteak beste, saldoak eta kontu-mugimenduak, txartelekin egindako eragiketak eta eskuragarri diren saldoak, transferentziak burutu ditzakete eta baita mugikorra kargatu ere.

Gainera, aplikazioari esker, aplikazioa bera puntua daiteke eta balizko akatsen berri eman, plataforma bakoitzaren arabera, kanal anitzeko sistemarekin aurrera jarraitze aldera.

Aplikazioak behera kargatzeko

Zerbitzari bakoitzaren plataformetatik doakoa da aplikazioak behera kargatzea iPhone, iPad, Android edo BlackBerry erabiltzen dutenentzat: App Store (iPhone eta iPad), Play Store (Android) edo App World (BlackBerry).