Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxaren komunikatua

Arrasate,  2015eko martxoaren 23a

“Antsoaingo kasua” dela-eta plazaratu diren informazioei erantzuteko, eta LABORAL Kutxari zoritxarreko gertaera horretan egotzi zaion erantzukizunari buruz, Entitateak honako hau jakinarazi nahi du:

  • Lehenik, bihotz-bihotzez sentitzen dugu Mirenen heriotza eta bere senide eta lagunei gure doluminak helarazi nahi dizkiegu, gure Erakundearen eta hori osatzen dugun pertsona guztien izenean.
  • Bigarrenik, gure Entitateak etxetik kaleratzeko prozesua hasita zuela dioen informazioa gezurra dela argitu nahi dugu. Gure Entitateak ez du halako tramitaziorik hasi eta, areago, ez du inolako erreklamazio-prozedurarik martxan jarri, hipoteka-mailegu horretako ordainketak egunean zeudelako; hau da, ez zuen inolako atzerapenik ez eta kuotarik zorretan.
  • Entitateak egindako jarduketa bakarra bezeroaren eskaera bati erantzutea izan da. Hain zuzen ere, bezeroak zorra berregituratzeko prozedurari ekiteko eskatu zigun, hipoteka-zordunak babesteko neurriak jasotzen dituen 01/2013 Legearen araberako “Jardunbide egokien kodea” aplikatuz. Entitateak eskaera horri idatziz erantzun behar zionez, ondorengo hau jakinarazi zion eskatzaileari:
    • Eragiketak ez zituela Legean ezarritako baldintzak betetzen. Beraz, bezeroari emandako erantzuna ez zen Entitatearen azken erabakia, baizik eta Legeak horrelako egoerak ez zituela aintzat hartzen jakinarazteko komunikazioa.
    • Hala ere, Entitatea prest agertu zen bi aldeen artean irtenbidea aurkitzeko, Legea alde batera utzita, eta gure sukurtsalarekin harremanetan jartzeko proposamena luzatu genion bezeroari.
  • Jokabide hori bat dator LABORAL Kutxaren ohiko politikarekin. Izan ere, Kreditu Kooperatiba eta, beraz, Gizarte Ekonomiako Entitatea den aldetik, bere banka-jarduera aurrera eramaten du pertsonekiko ahalik eta errespeturik handienarekin eta indarrean dagoen legeria betez.

Eta guzti hau, plazaratutako informazioak argitzeko helburuarekin, betiere Mirenen oroimenarekiko errespetu guztiarekin.