Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAREN ETA RAIFFEISEN BANK INTERNATIONAL (RBI) BANKUAREN HITZARMENA, ENPRESAK FINANTZATZEKO

– LABORAL Kutxak zubia eraiki du Erdialdeko eta Ekialdeko Europako herrialdeekin

LABORAL Kutxak garrantzi handiko akordioa itxi berri du Raiffeisen Bank International (RBI) entitatearekin, bere enpresa bezeroei finantza-zerbitzuak errazteko, Erdialdeko eta Ekialdeko herrialdeetan.

Aliantza horri esker, LABORAL Kutxako bezeroek banku-solaskide zuzena izango dute helmugako herrialdeetan.

Raiffeseb Bank International (RBI)-ri buruz

1986an, nazioarteko merkatuak eskaintzen zituen aukerak ikusita, RZB matrizeak Raiffeisen Bank International sortu zuen. Hain zuzen, entitate horrekin sinatu du LABORAL Kutxak hitzarmena. Gaur egun, RBIk presentzia handia du 15 herrialdetan, Erdialdeko Europa osoa eta Ekialdeko herrialdeak barne hartuta, hots, Austriatik hasi eta Errusiako ekialderaino.

Laboral Kutxarekin ituna sinatu duen entitatea, RBI, Raiffeisen Zentralbank Österreich AG (RZB) bankuaren nazioarteko filiala da. Hori Austriako lehen banku kooperatiboa da, herrialdeko entitaterik hedatuena. 1862. urtean sortu zen, eta 1.700 sukurtsal ditu Austrian, 8.400.000 biztanle dituen herrialde batean.

Non dihardu RBIk

* CEEko (Cetral and Eastern Europeko) 15 herrialdetan, banku subsidiarioen bidez.

* 3.000 sukurtsal ditu.

* 59.000 langile.

* 14,4 milioi bezero.

Akordioa LABORAL Kutxa

Banaketa-mapa

 

Nazioartekotzeagatiko apustua

Erdialdeko Europako merkatua eta, batez ere, Ekialdeko Europakoa oso garrantzitsua da EAEko eta Espainiako ETE-entzat, bai inportazio-esportazioak egiteko, bai herrialde horietan produkzio-filialak ezartzeko.

Hala, ikus daitekeenez, multilokalizazioa aukeratu duten 100 enpresatik 13k ekialdeko herrialdeetan ezartzea erabaki dute. Izan ere, Polonia, Ukraina, Errumania edo Errusia, adibidez, etengabe ari dira hazten, eta, dagoeneko, 320 milioi biztanle eta 3,8 bilioi dolarreko (USDko) BPGa dute.

Akordio hori LABORAL Kutxak enpresen nazioartekotze-prozesuan laguntzeko finkaturiko politikaren barruan kokatu beharra dago, eta erantsi egiten zaie dagoeneko emaitzak ematen ari diren beste akordio batzuei, hala nola, Frantziako Crédit Coopératif eta AEBko National Cooperative Bank erakundeekin sinatutakoei.

Hitzarmenak LABORAL Kutxaren bezeroei ekarriko dizkien abantailak

1.  Erabat eskuragarri izatea Raiffeisen Bank Internationalen eta bere banku subsidiarioen azpiegitura: sukurtsal guztiak eta produktu eta zerbitzu guztiak.

2.  LABORAL Kutxako nazioartekotze-adituen laguntza.

3.  Banka unibertsaleko zerbitzuak.

4.  Bezeroen beharren neurrirako irtenbideak.

5.  Kobratzeko eta ordaintzeko zirkuituen optimizazioa.

6.  Eragiketak tokiko dibisetan egitea.

7.  Finantzatzeko erraztasunak.

8.  Nazioarteko bermeak.

9.  Helburuko nazioarteko adituen banka-aholkularitza espezializatua.

10. Tokiko merkatuen ezagutza sakona.

11. Herrialde bakoitzaren inguruko informazio zehatza, honako hauei buruz: eboluzio ekonomikoa, inbertitzeko erraztasunak, herrialdeko kultura, lege-alderdiak eta finantza-irtenbideak.

RBI-ri buruzko beste datu interesgarri batzuk

2012ko itxierako datu batzuk, milioi €-kotan:

* Aktiboak guztira: 136.116.

* Kapitala: 10.873.

* Zerga ondorengo mozkina: 748.

Beste ratio batzuk:

* Efizientzia: % 63,5

* Berankortasuna: % 9,8

* Core tier 1: % 10,7

RATINGAK:

Moody´s A2 /    S & P: A    / Fitch: A

Sukurtsal kopurua:

* Ukraina: 825 / Errumania: 527 / Polonia: 416 / Bielorrusia: 100 / Errusia: 186 /
Bulgaria: 183

*  …. 15 herrialdetik 13tan, bankuen Top5en barruan dago.