Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Uncategorized @eu

LABORAL KUTXAk zerga ondorengo 59,79 milioi euroko mozkinak lortu ditu 2014ko lehen seihilekoan

  • Bezeroen bitartekoturiko baliabideak %3,9ko urte arteko hazkundea izan dute
  • Entitateak likidezia maila bikaina du eta % 102,12ko kreditu eta gordailu ratioa (Loan to Deposits) lortu du
  • Berankortasun ratioa  %0,64 puntu jeitsi da lehen seihilekoan, %9,04an kokatuz

2014ko abuztuaren 1a. Seihileko honetan, interes-tasak oso txikiak izan dira eta negozio-bolumenek behera egin dute, oro har. Horrek nabarmen eragin dio mozkinen sorkuntzari. Testuinguru horretan, balantze orekatua du kreditu-kooperatibak, kapitalizazio-maila handia, kreditu-zorroaren hornikuntza-maila ona eta berankortasun ratioaren jaitsiera izan du, baita ere.

LIKIDEZIA

Inbertsio-politika egokiari eta bezeroen aurrezki-saldoek izandako gorakadari esker, aurrez lasaia zuen likidezia finkatzen jarraitzen du entitateak, eta, ondorioz, indartsu dago txikizkako merkatuan eta enpresetan inbertitzeko duen bokazioari erantzun ahal izateko. Hala, bezeroen gordailuen gaineko kredituen (Loan To Deposits) ratioa % 102,12koa da, eta txikizkako merkatuan diharduten sektoreko entitateen batez bestekoa % 125,80koa da, azken informazio erabilgarriaren arabera.

BERANKORTASUNA ETA HORNIDURAK

Kalifikazio-agentzien azken balioespenetan argitaratu denez, arriskuen gestioa eta hauen estaldura sendoak dira entitatearen indarguneetako batzuk. Horrek agerian uzten du LABORAL KUTXAren finantza-profil egokia eta aktiboen kalitatea, onarpen prozedura sendoen ondorio bezala. Horrela, bada, berankortasun-indizea % 9,04koa du, lehen seihilekoan izan duen %0,64ko jaitsieraren ondorioz. Hain zuzen ere, sektoreko batez bestekoa baino nabarmen txikiagoa, 2014ko maiatzean, % 13,52ko ratioa baitzuen.

KAUDIMENA

Entitateak sendotasun handia erakusten jarraitzen du. 2014 martxoaren 31an, CET1 (Common Equity Tier 1), kalitate goreneko kapital ratioa, europar kaudimen araudiaren arabera, %12,18an kokatzen da.

AURREZKIA ETA KREDITU INBERTSIOA

Aurrezkiak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du, horrela, bezeroen bitartekoturiko baliabideak %3,9ko urte arteko hazkundea izan dute.
Bestalde, bezeroen kreditu totalen saldoak minorizatzen doaz. Hala eta guztiz, kreditu berrien formalizazioen gorakada nabaritzen da aurreko urtearekin alderatuz. Horrela, enpresen finantziazioari dagokionez, %4ean hobetu da 2013ko lehen seihileko datua eta kontsumo negozioan %13,20an.

EMAITZA KONTUA

Seihilekoko emaitzetan, interes-tasa txikiek jarraitu dute nabarmentzen. Horrek ohiko banku-negozioko marjinen gainean presio handia egiten du oraindik. Halere, Laboral Kutxak errentagarritasun-maila egokiari eutsi dio eta 192,10 milioi euroko interes-marjina eskuratu du. Horri komisioek, dibidenduek eta beste finantza-eragiketa batzuek ekarritako sarrerak gehitu behar zaizkio, eta, guztiak bilduta, 269,17 milioi euroko marjina gordina lortu du.
Gastuari eusteko ahaleginari eta efizientzia etengabe hobetzeko gestioari esker, administrazio-gastuak 122,38 milioi eurokoak izan dira. Guztira 67,74ko zuzkidurak, saneamenduak eta narriadurak kontabilizatu ostean, zerga aurreko emaitza bateratua 68,62 milioi eurokoa da, 2013ko lehen seihilekokoa baino % 18,70 hobea.

ASEGURUEN NEGOZIOA

Aseguruen negozioak mozkin-ekarpena handitzen jarraitzen du Laboral Kutxa Taldean. Hain zuzen ere, zorroaren ekoizpenari eta atxikipenari dagokienez merkataritza-jarduerak izandako dinamika onari eta efizientzian egindako hobekuntzei esker, jarduera horrek 15 milioi euroko emaitza globalak lortu ditu.

EMAITZA KONTU BATERATUA (mila €-kotan)

LABORAL Kutxa emaitza kontu bateratua

BESTE MAGNITUDE BATZUK (%eta mila €-kotan)

LABORAL Kutxa magnitudeak

RATINGA: LABORAL KUTXA ETA SEKTOREKO ERAKUNDE NAGUSIAK

LABORAL Kutxa ratinga