Prentsa oharrak
LABORAL Kutxak WhatsApp erabiliko du bezeroekiko harremana sustatzeko
Entitatea aitzindarietako bat da sektorean kanal hori abian jartzen
- WhatsApperako gaitutako telefono-zenbakia 688 710 732 da, eta bat egingo du dagoeneko abian diren beste kanalekin: Telebanka, Posta elektronikoa, Bloga, Facebook eta Twitter.
- Zerbitzua zabalduz, bezeroekiko harremana eta komunikaziorako tresna berriak sustatu nahi ditu Entitateak.
- Arretarako ordutegia gainontzeko kanaletako berbera da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.
2015eko azaroaren 23a. LABORAL Kutxak bezeroari eskainitako harreman eredua berritu du WhatsApp bat-bateko mezularitza-aplikazio ezaguna abian jarrita. Zerbitzu horrek 700 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu hilabetean, baina orain arte ez da erabili ohiko bankako bezeroekiko harremanetan. 688 710 732 telefono-zenbakiaren bitartez, Entitateak bezeroen esperientzia hobetu nahi du. Baimenik behar ez duten kontsultak edo zalantzak erantzuteko zerbitzua izango da; baimena behar izatekotan, operadorea bezeroarekin jarriko da harremanetan kontsulta Telebankaren eta horren segurtasun-protokoloen bidez gestionatzeko.
Bezero guztiengana iriste aldera, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara jasotako kontsulta guztiei erantzungo die kreditu-kooperatibako lantaldeak. Ordutegi horretatik kanpo egindako kontsultei hurrengo lanaldian erantzungo zaie.
Lanalden enpresak WhatsApp-kanala eraginkortasunez gestionatzeko berariazko sistema garatu du, bezeroekiko elkarrizketen interakzio eraginkor, azkar eta ordenatua ahalbideratzen duena.
Zerbitzua zabalduz, bezeroek konfiantzaz eta gardentasunez egindako galderei berehala eta eraginkortasunez erantzun nahi zaie, gaur egun LABORAL Kutxak abian dituen kanalen bidez: Telebanka, Posta elektronikoa, Bloga, Facebook, Twitter eta orain baita WhatsApp ere.
WhatsAppekin, bezeroengandik hurbilago
LABORAL Kutxak urrats bat egin du aurrera eta bat-bateko mezularitza-sistema jarri du abian, Entitatearen eta bezeroaren arteko harremana sustatze aldera. Gaur egun, WhatsApp aplikazioa lehiakideen gainetik dago bezeroen ehunekoari erreparatuz gero, baita Twiterren gainetik ere, eta egungo joerek adierazten dutenez, mezularitza mugikorraren erabilerak gora egingo du. Kanala ez da erabiliko sustapenak edo publizitatea egiteko, bezeroen zalantzei edo galderei berehala erantzuteko baizik, besterik ez.
Digitalizazio-efektua
LABORAL Kutxak erabiltzaileekin hartu-emana izateko modua berritzearen alde egin du oraingoan ere, betiko bulegoetako zerbitzuei eta aholkularitzari uko egin gabe.
Gero eta digitalizatuago dagoen gizarte honetan, sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak aintzat hartu ditu Entitateak, eta horregatik, bezeroa dagoen tokira hurbiltzeko estrategia lantzen jarraitzen du, gero eta egokituago dauden funtzioen bidez.