Prentsa oharrak
LABORAL Kutxak SEPAren berritasunak eta abantailak azaltzen ditu
2014ko urtarrilaren 28. SEPA estandar berrietarako migrazioa hasia da dagoeneko. Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarra edo SEPA beste aurrerapauso bat da Europako finantza-merkatua bateratzeko bidean. Herritarrek, enpresek eta bestelako ekonomi eragileek eurotan ordaindu eta kobratzea ahalbideratuko du, betiere oinarrizko baldintza, eskubide eta betebehar berberekin.
SEPA guneak 33 herrialde hartzen ditu, EBko kide diren 28 estatuak eta Islandia, Liechtenstein, Monako, Norvegia eta Suitza. Guztira 517 milioi herritar.
260/2012 Araudiaren arabera, 2014ko otsailaren 1etik aurrera gune horretako herritar, enpresa eta bestelako ekonomi eragileek eurotan ordaindu edo kobratu ahal izango dute, baldintza berberak dituztela.
Finantza-erakunde guztiek, orokorrean, automatikoki egingo dituzte bihurketak. LABORAL Kutxaren kasuan, eskakizun berrietara egokitu dira prozesu guztiak SEPAk eragina duen honako ordainketa-tresna hauetan: transferentziak, zordunketa helbideratuak eta ordaintzeko txartelak.
Banku-kontuen identifikatzaile berriak
Banku-kontuek 4 digitu gehiago izango dituzte orain arte ezagutu ditugun 20 digituen aurretik. Baina ez dago kezkatzeko arrazoirik: aldaketa automatikoki egingo dute bankuek eta aurrezki kutxek.
Dena den, identifikatzaile berriak (BIC + IBAN) ezagutu eta erabiltzen jakin behar dugu, orain arte egungoekin (bezeroaren kontu-kodea) egin dugun bezala, izan ere, beharrezkoak izango dira helbideratze berriak gauzatzeko, bai kobratzeko eta baita ordaintzeko ere.
LABORAL Kutxan, CLNet linea bidezko banka-zerbitzuaren bidez, bezeroek euren kontuen xehetasunak ere ikus ditzakete, IBAN eta BIC direlakoen datuak barne, eta gainera, SEPAren ezaugarri nagusien berri izan.
Era berean, http://www.bancaparaempresas.com/wp-content/uploads/SEPA_LABORAL_Kutxa.jpg estekaren bidez, bezeroek edo enpresek Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarren inguruan dituzten zalantzak argituko dituzte.