Prentsa oharrak
LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Euskadiko Elikaduraren Clusterrarekin
- Akordio honen helburua da hazkunderako helburuen lorpenean eta nekazaritzako euskal elikaduraren industriaren lehia aregotzea
- Euskadiko Elikaduraren Clusterra sektoreko 60 enpresa eta erakunde bazkidek osatzen dute.
2014ko uztailaren 29a. Nazioarteko merkatuetara irtetea ETE-en lehiakortasuna bermatzeko premia bat bihurtzen ari da, eta testuinguru horretan gauzatu da, hain zuzen, LABORAL Kutxak eta Euskadiko Elikaduraren Clusterrak sinatutako hitzarmena.Erakundeak finantziazioa lortzen eta nazioartekotze-prozesuetan lagundu nahi die Euskadiko elikaduraren sektoreko enpresei, horien lehiakortasuna sendotzeko helburuarekin.Izan ere, tokiko eta kalitatezko produktuari atxikita dagoen elikagaien industria sendo, lehiakor eta iraunkorra sostengatzea da hitzarmenaren helburua.
Clusterrak 3.630 milioi euro fakturatu zituen 2012. urtean eta 60 enpresa eta erakunde bazkide hartzen ditu barne; horien artean, enpresa ekoizle eta eraldatzaile nagusietako batzuk daude, baita enpresa banatzaileak eta hornitzaileak, lotutako zerbitzuak, teknologia-zentroak eta erakundeak ere.Sektore esanguratsuenak upategiak eta kontserba-erakundeak dira, kanpoan garapen garrantzitsua duten sektoreak.
2012ko ekitaldiko datuenarabera, 14.587 pertsonak egiten dute lan elikagaien euskal industrian.Ogiaren eta errotaritzaren azpisektoreak du enplegu-bolumenik handiena, 5.236 pertsonak egiten baitute lan bertan; haren ostean, edarien (2.852), beste elikagarrien (2.413), arrain-kontserben (1.835), kontserba-industrien (1.243) eta esne-industriaren (1.008) sektoreak ditugu.
LABORAL Kutxa enpresekin
LABORAL Kutxa enpresengana hurbiltzen da eta Clusterrak Sareak Indartzen proiektuaren barnean abiarazi dituen Esperientzia Tailer Tematikoetan parte hartzen du; orain arte 125 zuzendarik baino gehiagok hartu dute parte proiektu horretan.Clusterreko enpresen arteko loturak sendotzea da tailer horien xede nagusia, horrela, baterako erronkak identifikatu eta irtenbide partekatuak bilatzeko.
Testuinguru honetan, Iñigo López-Cano-n, Confirming-eko eta Factoring-eko LABORAL Kutxako espezialistak “Merkataritza-Operazioetako Arriskuaren Kudeaketa” jardunaldian parte hartu zuen Garavilla Kontserba instalazioetan, Mundakan. Eta, Félix San Martin FX product managerrak eta LABORA Kutxako kanpo-merkataritzako adituak, “Nola abiarazi nazioartekotze-estrategia bat” ekitaldian parte hartu zuen, joan den ostegunean, uztailak 17, Samaniegoko Baigorri Upategietan hain zuzen.
50 urteko baino gehiagoko esperientzia
Kanpora irteten diren enpresei hazten laguntzea eta bide horretan laguntzea da LABORAL Kutxaren erronka nagusia, betiere horiek leku batean baino gehiagotan kokatzeko edo saltzeko helburuarekin. Entitateak 50 urteko baino gehiagoko esperientzia du enpresen esparruan. Gainera, bulego esklusiboen sare zabal bat eta mundu osoan zehar hedatutako zenbait ordezkaritza ditu: Txinan, Indian, Vietnamen, Taiwanen, Errusian, Brasilen, Txilen, Mexikon eta Ameriketako Estatu Batuetan.