Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak kreditu automatikoak eta % 0ko maileguak eskaintzen dizkie emakumezko zuzendari nafarrei

  • LABORAL Kutxak lehentasunezko tratua emango die AMEDNAri atxikitako emakumezko enpresari eta zuzendari nafarrei.
  • Entitatearen helburua bazkideen finantza-beharrak betetzeko bitartekorik eta produkturik onenak ematea da.
  • Akordioak aholkularitza ere barne hartzen du eta deskontuak eta zerbitzu esklusiboak aurreikusten ditu arlo horretan.

LABORAL Kutxa akordioa Amedna

2013ko azaroaren 29a. LABORAL Kutxak eta Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak, Amednak, lankidetza-akordio bat sinatu dute, finantza-entitateak “Amednari atxikitako emakumezko enpresari eta zuzendari nafarrei baldintzarik onenak eskaintzeko” helburuz.

Emakume nafarrek ekintzailetzan aurkitu dute langabeziaren ordezko aukera. Horrela, urteko lehen hilabeteetan autonomoen kopuruak izandako hazkundearen % 75 emakumeei zor zaie, Langile Autonomo eta Ekintzaileen Elkarteen Batasunak, UATAEk, egindako ikerketaren arabera. LABORAL Kutxak eskari hori antzeman eta kolektibo horren lanbide-jarduerari eta finantzaketa-beharrei egokitutako irtenbide bereziak eskaini ditu, oso baldintza ekonomiko egokietan.

Eguneroko gestioetarako irtenbideak

Hala, bi erakundeek irtenbide egokiak bilatu dituzte bazkideen eguneroko gestioetarako, bi kontu mota eskainiz:

  1. PRO Kontua, autonomoen araubidean dauden AMEDNAko bazkideentzat. Kontu horrek kreditu automatikoa eskainiko die likidezia emateko, mantentze-komisiorik gabeko aurrezkia ahalbidetuko die eta PRO abantailak eskura izateko aukera emango die: sms pro alertak, visa pro txartela, CLNet pro, eta consulting aholkularitza-zerbitzua, fiskalitateari eta kontabilitateari lotutako gaiei buruzko doako kontsultak barne.
  2. 0.0 Kontua, inoren konturako AMEDNAko bazkideentzat. Kontu horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola CLNet doan, bisa oro doan lehen urtean eta nomina multiren abantaila guztiak eskura izateko aukera, besteak beste.

Horrez gain, finantzaketa-plan bereziak ere izango dituzte, baldintzarik egokienetan. Horri guztiari gestore espezialista baten aholkularitza eta lehentasunezko tratua gehitu behar zaizkio, esaterako deskontuak eta zerbitzu esklusiboak, baita aurrezki-produktuetan ere.

Talentuaren aldeko apustua

LABORAL Kutxak Nafarroako emakumezko enpresari eta zuzendariak ordezkatzen dituen erakundea izan nahi du, AMEDNArekin batera, prestakuntza-, lankidetza- eta aholkularitza-zerbitzuak eskainiz.

Horren helburua banakako hazkunde profesionala indartzea da, baita taldekakoa ere, lanbide-jarduerari eta finantzaketa-beharrei egokitutako irtenbide bereziak eskainiz oso baldintza egokietan.