Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak kontsumoko online maileguak eskaintzen ditu bere bezero guztientzat

  • Entitatearen helburua bezero guztiek online mailegu bat eskatzeko aukera izatea da
  • LABORAL Kutxak 48 ordutan emango dio erantzuna eskaturiko online kredituari
  • Zerbitzuak hainbat simulagailu ditu barne. Horiek eska daitekeen kapitalari, itzultzeko epeari eta kuotei buruzko informazioa ematen dute.

2014ko urriaren 8a. LABORAL Kutxak Internet bidez finantzaketa-zerbitzuen eskaintza handitu egin du bere bezero guztientzat. Entitateak online maileguak eskatzeko aukera eskaintzen die bere bezero guztiei, joan-etorririk gabe eta sarerako konexioaren bitartez. Entitatearen helburua bezero guztiei beren likidezia- edo kontsumo-beharrei aurre egiten laguntzea da, eta nahi duten unean eta edozein lekutatik eskatzeko aukera izatea. Orain arte, online zerbitzu hori DISPON maileguak eskatzeko soilik erabil zitekeen. 470.000 bezerok baino gehiagok, hain zuzen, eskuratu dituzte aurrez emandako mailegu horiek. Berritasunetariko bat da bezeroak kreditua berehala eskuratu ahal duela Interneterako konexioa duen edozein gailu mugikorren bidez.

LABORAL Kutxaren online bankan kredituak tramitatzea oso erraza eta erosoa da.Bezeroak galdetegi erraz bat bete beharko du eta eskaera egin ostean bi egun baliodun itxaron beharko du erantzuna jasotzeko.Azkenik, eragiketa onartzen bada, dokumentazioa posta elektronikoz edo postaz bidali beharko du, edo entitatearen sukurtsaletako batean entregatu, kreditua formalizatzeko.

Bezeroaren eskura dauden simulagailuak

Entitateak, bere web berrian, finantzaketa-produktuen ezaugarriei buruzko informazioa eskaintzen du, baita autoari, kontsumoari eta hipotekei loturiko simulazioak egiteko aukera ere. Simulazio horiek eskatu nahi dugun kapitalari, kuotei eta itzultzeko epeari buruzko informazio guztia ematen dute segundo gutxi batzuetan. Zerbitzu praktikoa da, eta produktua kontratatu aurretik finantzaketa-baldintzak xehetasunez ezagutzera ematen ditu. Horrela, kontsumitzaileari behar duen gardentasuna eta segurtasuna ematen zaio.Zerbitzua pertsona orok erabil dezake, berdin dio LABORAL Kutxakoa izan ala ez.

Simulagailurik erabilienetako bat auto-kredituarena da. Kreditu horrek ibilgailu berriak eta zero kilometrokoak baldintza berezi eta abantailatsuetan erostea du xede.LABORAL Kutxak webean eskaintzen duen simulagailuaren erabilera-aukerei esker, interesaturiko bezero guztiek epeak eta zenbateko zehatza kalkulatu ahal izango dituzte, erraz, online eta kontratatzeko aukerarekin.

LABORAL Kutxa merkataritza elektronikotik hurbilago

Internetek eta aplikazio digitalek lorturiko indarra dela eta, LABORAL Kutxak online maileguak eskaintzen ditu, sarean informazioa eta irtenbideak bilatu ohi dituzten bezeroentzat.

Gurea filosofia kooperatiboa da, eta krisi garai hauetan kontsumitzailearentzako irtenbiderik onena bilatzen dugu.