Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak Uncategorized @eu

LABORAL Kutxak GESTIOLAN online zerbitzua jarri du abian autonomo eta ETE-entzat, guztiz doan

  • Gestiolan zerbitzua doan da, eta autonomo eta profesionalek euren fakturazioa edozein leku eta unetan online gestionatzeko aukera eskaintzen du.
  • Enpresak gestionatzeko softwarean espezializatutako 3etrade sozietate nafarrarekin sinatutako hitzarmenari esker garatu ahal izan da programa.

 

2013ko azaroaren 20a. Iazko arrakastaren ondoren, LABORAL Kutxa bere PRO bezeroen (autonomo eta profesionalen) esku jarri du berriro ere Gestiolan tresna informatikoa. Negozioaren salmentak edozein unetan eta edozein lekutatik gestionatu ahal izateko baliabide erabilerraza da.

LABORAL Kutxa, Gestiolan

LABORAL Kutxako autonomo eta ETE-en saileko arduradunek nabarmendu dutenez, “130.000 bezerok eta EAEko eta Nafarroako autonomoen % 35ek baino gehiagok fakturazioa gestionatzeko soluzio informatikoa dute eskura, guztiz doan”.

Gestiolanen bidez, besteak beste, erabiltzaileek negozioaren datu-basea eratu, saltzeko agiriak, aurrekontuak, albaranak eta abar editatu, eta ordainagiri-sortak prestatu eta kobratu ahal izango dituzte, banca online CLNet sistemarekin zuzenean lotuta.

Era berean, arduradunen esanetan, tresna hori “laguntza handia da bezeroentzat, fakturazioari lotutako era guztietako gestioak online egiteko aukera eskaintzen duelako. Azken urte honetan oso erantzun positiboa jaso dugu, eta horrek gure bezeroentzako zerbitzu hori zabaltzera bultzatu gaitu”.

Zerbitzuaren abantailak

Gestiolanek teknologia berrien aldeko apustu argia dakar, 3etrade plataforma cloud computing (hodeiko softwarea) delakoan oinarritzen delako. Hodeiko zerbitzu horiek Interneten gordetzen dira eta, horrela, edozein ordenagailu eta lekutatik eskura daitezke, CLNet-en identifikazio-gakoa erabiliz.

Gainera, doan da, oso malgua, eta lana optimizatzen laguntzen du. Erabiltzaileari malgutasuna eskaintzen dio (edozein unetan eta edozein lekutatik sar baitaiteke bertara), kostuak aurreztea dakarkio eta segurtasun handiagoa ere eskaintzen dio, ekipamendua galdu edo hondatuz gero ere, datuak ez direlako galduko eta inork ezin izango dituelako eskuratu. Programa hori enpresak gestionatzeko softwarean espezializatutako 3etrade sozietate nafarrarekin sinaturiko hitzarmenari esker garatu da.

Gestiolan online ikastaroak

LABORAL Kutxak doako online tailerrak antolatzen ditu aldian-aldian, Gestiolani atarramentua ateratzeko interesa duten autonomoentzat nahiz ETE-etako arduradunentzat. Tresna hori erabiltzen irakatsi eta eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutarazteko helburua dute ikastaroek, bezeroen denbora eta lana optimizatzeko asmoz.

Oraindik Gestiolan erabiltzen ez duten Entitateko bezero autonomo eta ETE-ek horretan interesik izanez gero, edozein unetan CLNet-en bidez alta emateko aukera dute, negozioaren fakturazioa gestionatzeko aplikazio informatiko horren abantaila guztiak inolako kosturik gabe eskuratu ahal izateko.