Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak eta Gurutze Gorriak elkartasun-kanpaina bat sustatu dute, Nafarroan egoerarik ahulenean dauden haurtxoak elikatzeko

 

  • Nafarroako Gurutze Gorriak premian aurkitu dituen 470 haurtxo elikatzeko erronka lortu nahi du ekimenak.
  • LABORAL Kutxak bat egin du ekintza solidario horrekin, Nafarroan egoerarik ahulenean dauden haurtxoekiko konpromisoaren eta hurbiltasunaren alde apustu eginez.

2014ko ekainaren 11. LABORAL Kutxak eta Nafarroako Gurutze Gorriak ituna sinatu dute, Nafarroan egoerarik ahulenean dauden haurtxoak elikatzeko.Baterako elkartasun-ekintza horren bidez, Nafarroako gizartea eta, bereziki, Entitatearen bezeroak sentikortu egin nahi dituzte, oso egoera latzean dauden 470 haurtxo nafar elikatzen laguntzeko premiaz.Ekimenak erronka garbia du: hiru hilean zehar haurtxo guztiak elikatzea (sukurtsal bakoitzean batez beste 10 haurtxo).LABORAL Kutxa eta Nafarroako Gurutze Gorriak; elkartasun kanpaina

Horretarako, LABORAL Kutxak kartoizko kit bat, kartelak eta azalpen-liburuxka bat banatuko ditu, Nafarroan dituen 47 sukurtsaletan. Gainera, banku-kontu bat (3035 0058 31 0580039146) ere gaituko du, ahal duenak haurtxo horien egoera hobetzen laguntzerik izan dezan, gertu-gertu dugun udaldira begira batez ere.

Horrela, bada, hala Entitateak nola Gurutze Gorriak herritar guztiak animatu gura dituzte, sukurtsal bakoitzak hiru hilean zehar 10 haurtxo elikatzeko erronkan lagun dezaten, guztion artean premian dauden 470 txikiei jaten emateko.Helburu hori lortzeko, balioespen hauek egin ditugu: diru askorik gabe, alegia, 5 €-rekin, 2 asterako zerealak lortuko dira; 10 €-rekin, astebeterako esnea eta zerealak; eta, 60 €-rekin, hilabeterako pakete osoa.

Haurren malnutrizioa, errealitate latza Nafarroan

Krisiak atzaparrak luzatu ditu gure ingurunerik hurbilenean ere.Zenbatespenen arabera, Nafarroan18.000tik gora etxetan daude kide guztiak langabezian, gaur egun.Ia 8.000 etxetan ez dute inolako sarrerarik.

2013an, Gurutze Gorriak 1.000 inguru haurtxori eman zien, Nafarroan, elikatzeko laguntza.Desnutrizioak mantenugaien gabezia dakar, bai eta bitamina eta mineral urritasuna ere.Haurtxoen elikadurako gabetasunek, gosearen ondoriozko oinazeaz gain, ondorio kaltegarriak izan ditzakete osasunean, garapenean eta hazkundean.

Elkartasunarekin ere konprometituta

LABORAL Kutxa, gure gizarteak gero eta sarriago bizi dituen premia-egoerez jabetuta eta kezkatuta, ekimen solidario honetan murgildu da, Nafarroan premiarik handiena duten haurtxoen desnutrizioa eta malnutrizioa murriztea xedetzat harturik.

Asmo horrekin, Entitateak, Gurutze Gorriarekin batera, txiki horien elikadura-gabeziei erantzuten eta gizartearekiko konpromisoa sendotzen laguntzera animatzen ditu pertsona guztiak.