Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak eta CRÉDIT COOPÉRATIF Taldeak iragan otsailean Parisen lortutako akordioak lehen emaitzak ekarri ditu.

Mugaz haraindiko lankidetza-hitzarmenaren arabera, Crédit Coopératif-ek LABORAL Kutxako bezero diren enpresei finantzaketa eman ahal die, bai Frantzian bai Espainian. Horri esker, 5.000.000 €-rainoko proiektuak finantza daitezke.

Oinarri SGRk bat egin du akordioarekin , eta zenbait proiekturen finantzaketan parte hartuko du. Hitzarmenaren araberako eragiketetako bat Copreci S. Coop.ek bete du. Haren balioa 1.000.000 €-koa da.

Iñaki Sanz (Laboral Kutxa), Aurélie de Fonvielle (Crédit Coopératif), Felix San Martín (Laboral Kutxa), Juan Carlos Sancho (Copreci S.Coop), Michel Lescure (Crédit Coopératif), Eric Sterne (Crédit Coopératif) y Christine Favriou (Crédit Coopératif)

Iñaki Sanz (Laboral Kutxa), Aurélie de Fonvielle (Crédit Coopératif), Felix San Martín (Laboral Kutxa), Juan Carlos Sancho (Copreci S.Coop), Michel Lescure (Crédit Coopératif), Eric Sterne (Crédit Coopératif) y Christine Favriou (Crédit Coopératif)

Eragiketa horretan, LABORAL Kutxak banku eragilearen zeregina bete eta Copreci S. Coop.en inbertsio-plana bultzatuko du. Coprecik etxetresna elektrikoen osagaiak eta segurtasun-sentsoreak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu. Munduko 5 kontinenteetan presentzia du eta haren berrikuntzagatik eta gaitasun teknologikoagatik nabarmentzen da.

Akordioaren onura nagusietako bat hauxe da: bi entitateek bezeroei laguntzeko konpromisoa hartu dute, herrialde bakoitzeko bankaren arloko “usadio eta ohiturak” ezagutaraziz, hain zuzen kobrantza eta ordainketei, finantza-zerbitzuei, urrutiko banka-sistemei eta banka-jarduera errazteko behar diren gainerako alderdiei dagokienez.

Crédit Coopératif-ek honako proiektu hauek finantzatzeko asmoa du: kooperatiben ingurukoak (banaketa, garraioa, produkzio-kooperatibak, kontsumitzaile-kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta abar), elkartegintzari lotutakoak (interes orokorreko organismoak, batez ere osasunaren, gizartearen eta etxebizitza sozialaren sektoreetakoak) eta industria eta zerbitzuen arloetako ETEak (nekazaritza elikagaien sektorekoak, ekoindustriak, energia berriztagarriak, birziklatzea eta ingurumena, bereziki).

Crédit Coopératif-ek epe erdirako eta luzerako finantzaketa emango du: 400.000 eta 2 milioi € bitartekoa proiektuko. Finantzaketa guztietan, Crédit Coopératif-ek bereganatuko duen arriskua LABORAL Kutxarena adinakoa edo txikiagoa izango da.

Crédit Coopératif kooperatibak 120 urte ditu; iazko ekitaldian 51,2 milioi euroko mozkinak lortu zituen; batez besteko aktiboak 12.647 mila eurokoak dira; guztira 112 sukurtsaleko sarea du (Crédit Coopératif-ek 72 sukurtsal eta BTP Banquek 39); 1.676 langile ditu plantillan eta 326.000 bezero. Haren kaudimen-kalifikazioak honako hauek dira: A+ (Fitch), Aa3 (Moody´s), A (S&Poors).

LABORAL Kutxak gaur egun 14 sukurtsal ditu enpresentzat soilik; horrez gain, produktu-adituez osatutako 7 talde ditu (Cash management, Kanpo-merkataritza, Enpresen internazionalizazioa, Factoring eta Confirming, Leasing eta Renting, Enpresentzako aseguruak eta Finantzaketa korporatiboa eta egituratua).