Menu

Laboral  Kutxa  Prentsa  aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak doako Wifia eskainiko du Andre Maria Zuriaren jaietan

  • Abuztuaren 1etik 10era, doako banda zabaleko wifi eremua egongo da Aihotz Plazan eta inguruneetan
  • Herritar guztiek teknologia berriak eta zerbitzu digitalak eskuratu eta erabil ditzatela sustatzea da erakundearen helburu nagusietako bat.

2014ko abuztuaren 1a. Ostiral honetatik abuztuaren 10era, LABORAL Kutxak banda zabaleko wifi eremu bat eskainiko du Gasteizko Aihotz Plazan eta inguruneetan, Internetera doan eta modu librean sartu ahal izateko.Ekimena bere online banka berria abiarazteko kanpainaren barnean sartzen da, herritar guztiek teknologia berriak eta zerbitzu digitalak eskuratu eta erabil ditzatela sustatzeko helburuarekin.

Wifi_LABORALKutxaHorrela, Andre Maria Zuriaren jaietara etortzen diren pertsona guztiek Zeledonen jaitsiera partekatu ahal izango dute sare sozialetan, eta gainera, programa modu librean eta doan deskargatu ahal izango dute edozein unetan.Aihotz Plazan eta haren inguruneetan erabili ahal izango da zerbitzua, hau da, folklorera, bertsoetara, dantzara eta kontzertuetara bereziki bideraturiko erdiguneko jai-eremuan, festaren erdi-erdian.Internetera sartu ahal izateko, erabiltzaileak wifi estandarrekin bateragarriak diren haririk gabeko teknologiak izango dituen ordenagailu eramangarri, tableta edo smartphone bat besterik ez du behar:hau da, gaur egungo ia gailu guztiek funtzionatzen dute.Erabiltzaileak haririk gabeko “LABORAL KUTXA” sarea detektatu, bertan konektatu eta sistemak adierazten dizkion urratsak jarraitu beharko ditu.

LABORAL Kutxaren online efektua

Teknologia berriak gure egunerokotasuneko alderdi guztietan daude presente.Eta smartphonen ezarpen azkarrari esker, edozein lekutara iristen dira.Horren isla, erakundeak duela gutxi garatu duen ekintzetako bat dugu, uztaileko bigarren hamabostaldian Donostiako Groseko hondartzara gerturatu ziren 3.000 pertsonek baino gehiagok doako wifia izan baitzuten erakundeari esker.

Berritasun horiek guztiak zenbait hilabetetako lanaren eta ikerketaren emaitza dira, herritarren gero eta premia eta itxaropen zorrotzagoei erantzuteko helburuarekin.Izan ere, LABORAL Kutxak balio horiek gailentzen ditu lidergoa lortzeko bidean.

LABORAL Kutxak kanal-aniztasunaren aldeko apustua egiten du

LABORAL Kutxak teknologia berriek gizartean sortzen dituzten joera eta erabilera berrietara egokitzeko egiten duen ahalegina bere fruituak ematen ari da.Hala frogatzen dute erakundeak duela gutxi argitaratu dituen bere erabiltzaileen konektagarritasunari buruzko datuek. Horien arabera, erakundeko bezeroen ehuneko 25ek maiz erabiltzen baitute Online Banka. Horietatik erdiek Banka Mugikorretik egiten dute. Gainera, eta azterlanak azpimarratzen duen moduan, telefono mugikorretik eta tabletatik Online Bankara egiten diren sarrerak bikoiztu egin dira urte bakar batean.Horrez gain, Banka Mugikorraren aplikazioaren 150.000 doako deskarga baino gehiago egin dira eta erabiltzaileek eta bezeroek 4,20 balorazioa eman diote 5etik.