Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAK BIZITZA ZIKLORAKO PENTSIO PLANAK MERKATURATU DITU

  • Modalitate hauetariko plan bakoitza herritarren belaunaldi bati egokitzeko pentsatuta dago.
  • Plan horietan, inbertsioa era automatikoan eta progresiboan moldatzen da partaidearen erretiro-eguna hurbildu ahala.

 

2015eko azaroaren 27aGero eta handiagoa da pentsioen sistema publikoaren iraunkortasunari buruzko kezka. INVERCOk kaleratutako datuen arabera, 2015eko hirugarren hiruhilekoan estatu osoko 8 milioi lagun inguruk pentsio-planen bat kontratatuta zuten, euren etorkizuneko erretiro-pentsioa osatzeko asmoz. Banakako modalitatean soilik (hau da, enplegu-planak eta parekoak zenbatu gabe), partaideek 7,8 milioi kontutik gora zituzten, guztira 65.544 milioi euroko ondarearekin.

Gizarte-aurreikuspenaren eskaria gorabidean dagoen honetan, LABORAL Kutxak Bizitza Ziklorako Planak merkaturatzea erabaki du.

Bizitza Ziklorako planak herritarren belaunaldi bakoitzera egokitzeko pentsatu dira eta, hartara, erretiroa iristeko falta den denboraren arabera aldatuz doaz. Aditu talde batek egokituko ditu inbertsioak, pixkanaka arriskuak gutxitzen joateko eskema baten arabera, hasierako profil ausartago batetatik, gutxika joera kontserbadore batetara eboluzionatuz. Arriskua egoki gestionatuz etekina optimizatzea da asmoa, betiere planaren denbora-muga aintzat hartuta. Horrenbestez, partaideak ez du aurrezkiak plan modalitate batetatik beste batetara intsuldatzeko premiarik izango. Plan berberera bideratuko ditu beti ekarpenak eta plana bera aldatu eta egokituko da erretirorako gelditzen zaion denboraren arabera.

Bizitza Ziklorako planetan egindako ekarpenek zerga-onura zuzen eta garrantzitsuak dituzte, betiere legez ezarritako mugekin.

LABORAL Kutxak Bizitza Ziklorako pentsio-planen bi modalitate eskaintzen ditu, 2.030 eta 2.045 tartean erretiroa hartzea aurreikusten duten bezeroei zuzenduta. Horrela, are gehiago zabaltzen du aurreikuspenaren esparruko bere eskaintza zabala. 50 pentsio- eta aurreikuspen-planen partaide dira 133.703 bezerotik gora, eta irailaren amaieran ondare metatua 1.600 milioi eurotakoa izan da guztira.