Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak bere bezeroen 12 unerik berezienak jasoko ditu 2015eko egutegian

  • Entitateak lehiaketa jarri du abian, Euskadin tradizio handienetakoa duen egutegia sortzeko prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten bezero guztiek
  • Hautatutako 12 uneetako bakoitzak tableta bat jasoko du opari
  • Parte hartzeko epea uztailaren 31n bukatuko da, eta iraileko lehen astean emango dira jakitera hautatutako eta saritutako uneak

2014ko uztailaren 23a. 2015eko LABORAL Kutxaren egutegiak bezeroen unerik berezienak jasoko ditu.Entitateak erabiltzaile guztiak omendu nahi ditu, eta Euskadin harrera paregabea duen egutegia sortzeko prozesuan parte hartzeko aukera eskaini nahi die. Egutegi ospetsua urteko lehen egunetan agortu ohi den oparia da.

Horretarako, lehiaketa jarri du abian, Entitateko bezero guztiek (18 urtetik gorakoek) euren eguneko unerik onena azal dezaten Bada Beste Modu Bat Blogean, “Utzi erantzuna” atalean.Hautatuko diren uneak LABORAL Kutxaren 2015eko egutegiko 12 hilabeteetako batean sartzea da kanpainaren helburua. Orain arte 750 lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Horretarako epea uztailaren 31n amaituko da.

Saridunak hautatzea

LABORAL Kutxako komunikazioko profesionalek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu 12 uneak.Irailean, Blogean bertan jakinaraziko dira hautatutako eta saritutako uneak.

Banka kooperatiboak, bere aldetik, argazkien bidez adieraziko ditu, ahalik eta modu errealenean, deskribatutako uneak.Eta gainera, hautaturiko partaide bakoitzak 9,7”-ko LENCO tableta jasoko du opari.

Ibilbide historikoa

egutegia LABORAL KutxaEgutegi zaharrena 1971n plazaratu zuen orduko Caja Laboral Popular – Euskadiko Kutxak, eta harrez gero urtez urte arrakastaz eta aldaketa ugarirekin kaleratu da.Hasieran gaztelaniaz bakarrik argitaratzen zen (1980koa, adibidez), baina aurrerago euskara sartuz joan zen.90eko hamarkadan euskal tradizioekin lotutako uneak eta ohiturak azaltzen ziren, gastronomia, herri-kirolak edo folklorea, kasu.Azken urteetan joera horri eutsi zaio, egoerak gizarte modernoagoaren ohitura berrietara egokituta.

LABORAL Kutxak 50 urte baino gehiago daramatza gauzak beste modu batean egiten eta sentitzen, eta horregatik erabaki du 2015eko egutegia are bereziagoa izatea eta bezeroen parte-hartzea sustatzea.