Secciones
Azken prentsa oharrak
- EAEko familiek baikortasunera hurbiltzen jarraitzen dute October 18, 2024
- EUSKAL ENPRESEN KONFIANTZA HANDITU DA October 9, 2024
- Estibaliz Lizaso eta Pol·len edicions-ek eskuratu dute Etxepare – LABORAL Kutxa Itzulpen Saria ‘Kontrako eztarritik’ katalanera itzultzeagatik October 2, 2024
- LABORAL KUTXAK 134 MILIOI EUROKO IRABAZIA LORTU DU 2024KO LEHEN SEIHILEKOAN August 1, 2024
- Ikerketa linguistikoa eta sorkuntza artistikoa, 2024ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sarien protagonistak July 23, 2024
Artxiboak
- October 2024
- August 2024
- July 2024
- June 2024
- April 2024
- March 2024
- February 2024
- December 2023
- November 2023
- October 2023
- July 2023
- June 2023
- May 2023
- April 2023
- March 2023
- January 2023
- December 2022
- October 2022
- September 2022
- August 2022
- July 2022
- June 2022
- May 2022
- April 2022
- March 2022
- February 2022
- January 2022
- December 2021
- November 2021
- October 2021
- September 2021
- August 2021
- July 2021
- June 2021
- April 2021
- March 2021
- February 2021
- December 2020
- November 2020
- October 2020
- September 2020
- August 2020
- July 2020
- June 2020
- May 2020
- April 2020
- February 2020
- January 2020
- December 2019
- October 2019
- September 2019
- August 2019
- July 2019
- June 2019
- May 2019
- April 2019
- March 2019
- February 2019
- December 2018
- October 2018
- August 2018
- July 2018
- June 2018
- May 2018
- April 2018
- March 2018
- February 2018
- December 2017
- October 2017
- September 2017
- August 2017
- July 2017
- June 2017
- May 2017
- April 2017
- March 2017
- February 2017
- December 2016
- November 2016
- October 2016
- September 2016
- August 2016
- July 2016
- June 2016
- April 2016
- March 2016
- February 2016
- December 2015
- November 2015
- October 2015
- September 2015
- July 2015
- June 2015
- May 2015
- April 2015
- March 2015
- February 2015
- December 2014
- November 2014
- October 2014
- September 2014
- August 2014
- July 2014
- June 2014
- May 2014
- April 2014
- March 2014
- February 2014
- January 2014
- December 2013
- November 2013
- October 2013
- September 2013
- August 2013
- July 2013
- June 2013
- May 2013
- April 2013
- February 2013
- January 2013
- November 2012
- October 2012
- July 2012
- June 2012
- May 2012
- April 2012
- March 2012
- February 2012
- December 2011
- October 2011
- September 2011
- August 2011
- July 2011
- June 2011
- May 2011
- April 2011
- March 2011
- February 2011
- January 2011
- December 2010
- November 2010
- October 2010
- September 2010
- July 2010
- June 2010
- January 2010
- December 2009
- October 2009
- August 2009
- July 2009
- June 2009
- May 2009
- March 2009
- February 2009
- December 2008
- November 2008
- October 2008
- September 2008
- July 2008
- June 2008
- May 2008
- April 2008
- March 2008
- February 2008
- January 2008
Prentsa oharrak
LABORAL KUTXAk 33,9 milioi euroko mozkina lortu du 2015eko lehen hiruhilekoan
- HIRUHILEKOA AURREIKUSITAKOAREN ARABERA ITXI DU, EMAITZA INDIBIDUALA % 5,2 HAZITA.
- KAUDIMENA: % 13,69KO COMMON EQUITY RATIOA (CET 1) IZAN DU, SEKTOREKO ONENETAKO BAT.
- KONTSUMORAKO KREDITUEN, ENPRESENTZAKO KREDITUEN ETA ETXEENTZAKO KREDITUEN FORMALIZAZIOEK % 29, % 54 ETA % 66 EGIN DUTE GORA HURRENEZ HURREN, AURREKO URTEKO EPEALDI BERBERAREKIN ALDERATUTA.
2015eko maiatzaren 11a. Hiruhilekoan interes-tasek gutxieneko balioan jarraitzen dute. Halere, 2014ko bigarren seihilekoan hasitako kreditu-eskaeraren bilakaera positiboak bere horretan dirau, hala etxeen esparruan nola enpresenean, eta baliabide bitartekotuek gorako bidean jarraitzen dute. Hartara, kreditu-kooperatibak balantze orekatua, likidezia-maila bikaina eta kapitalizazio-maila altua ditu.
Likidezia
Bezeroen aurrezki-saldoek izandako gorakadaren ondorioz, aurrez lasaia zuen likidezia finkatzen jarraitzen du Entitateak. Ondorioz, indartsu dago txikizkako merkatuan nahiz enpresetan inbertitzen jarraitzeko. Hala, bezeroen gordailuen gaineko kredituen ratioa (Loan To Deposits) % 94,5koa da, eta txikizkako merkatuan diharduten sektoreko entitateen batez bestekoa % 126,4koa, azken informazio erabilgarriaren arabera.
Berankortasuna eta hornidurak
Kalifikazio-agentziek behin eta berriro agerian jarri dutenez, arriskuen gestioa eta, bereziki, kreditu-arriskuaren gestioa da Entitatearen indargune handienetako bat. Ondorioz, berankortasun-tasak beherako bideari eutsi dio eta % 8,44koa da, sektorearen batez bestekoa baino apalagoa, hori 2015eko otsailean % 12,59ko ratioa baitzen.
Kaudimena
Gogoratu behar da kreditu-kooperatibak %13,69ko kaudimen-ratioa duela, lehen mailako baliabide propioak arriskuaren arabera haztatutako aktiboekin alderatzen dituen Common Equitiy Tier 1 (CET1) ratioaren arabera. Sektorean nabarmentzeko moduko ratioa da.
Kreditu-inbertsioa eta aurrezkia
Bezeroei emandako kreditu osoa, hornikuntzak aintzat hartu gabe, 14.003 milioi eurokoa da. Saldoek beherako bidean jarraitzen dute, urtetik urtera % 5,13ko beherakada izan baitute.
Aurreko epealdi berberarekin alderatuta, hiruhileko honetan familientzako hipoteka-kredituek % 66 eta kontsumo-kredituek % 29 egin dute gora. Joera berbera antzeman da enpresentzako finantzaketan, formalizazioen bolumena % 54 eta inbertsio hori eskuratu duten enpresen kopuru % 29 hazi baitira.
Baliabide bitartekotuen bolumen osoa (partikularren, enpresen eta erakundeen saldoak barne hartuta) 18.217 milioi eurokoa da, urtean % 5,15 gora egin ondoren.
Emaitza Kontua
Hiruhilekoko emaitzetan, interes-tasa txikiek jarraitu dute nabarmentzen. Horrek esan nahi du ohiko banku-negozioko marjinetan presio handia dagoela, oraindik. Halere, Laboral Kutxak errentagarritasun-maila egokiari eutsi dio eta 77,7 milioi euroko interesen marjina eskuratu du. Horri komisioek, dibidenduek eta beste finantza-eragiketa batzuek ekarritako sarrerak gehitu behar zaizkio, eta, guztiak bilduta, 112,8 milioi euroko marjina gordina lortu du. 49,6 milioi euroko administrazio-gastuak kontabilizatu eta zuzkiduretara, saneamenduetara eta narriadurak xurgatzera 22,8 milioi euro bideratu ondoren, zerga ondorengo emaitza indibiduala 33,9 milioi eurokoa izan da. 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean % 5,2ko hobekuntza izan da, beraz.
Aseguruen negozioa
Aseguruen negozioak mozkin-iturri garrantzitsua izaten jarraitzen du Taldearentzat. Urteko lehen hiruhilekoan merkataritza-jarduera hazi egin da, bai produkzio berrian, bai zorroari eustean. Datu horiei esker eta eraginkortasun-alorreko etengabeko hobekuntzei esker, negozio horrek 6,8 milioi euroko emaitza globala izan du lehen hiruhilekoan, iazko epealdi berean lortutako zenbateko berbera, alegia.
EMAITZA KONTU INDIBIDUALA (mila €-kotan)
BESTE MAGNITUDE BATZUK
RATINGA: LABORAL KUTXA ETA SEKTOREKO ERAKUNDE NAGUSIAK