Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL KUTXAK ETA EUSKADI FUNDAZIOAK TROPEL SOLIDARIOA OSATU DUTE ELIKAGAIEN BANKUEI LAGUNTZEKO

  • Egindako kilometro bakoitzak euro bat sorraraziko du Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuentzat, harik eta 50.000 €-ko dohaintza osatu arte

 

  • Kilometroak batzen hasiak dira Mikel Landa, Peio Goikoetxea, Haimar Zubeldia, Mikel Iturria, Xabier Mikel Azparren eta Paula Suárez txirrindulariak, besteak beste

 

2020ko apirilaren 15a.Arrabol edo bizikleta estatiko baten gainean bada ere, txirrindularitzan jardutea oso lagungarri izan daiteke konfinamenduan zehar, osasun-krisi honek gehien eragindako pertsonentzat. Izan ere, Pazko Asteko astelehenetik, apirilak 13, igandera, apirilak 19, Euskadi Fundazioko txirrindulariekin batera eragin diezaiekezu pedalei, Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuentzat 50.000 euro biltzea helburu duen ekimen solidario honen bidez.

COVID-19 pandemiaren ondorioek eragin handiagoa dute pertsona ahulenengan. Hala, azken asteotan, Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuek, autonomia-erkidego guztietako 54 elikagai bankuek bezala, zailtasun handiagoa izan dute bere boluntariotza-sareak elikagaiak biltzeko orduan, eta horri gehitu behar zaio familia askok beren egoera prekarizatzen ikusi dutela. Horregatik, ezinbestekoa da dohaintzak lortzea, Elikagaien Bankuek bere lana betetzen jarrai dezaten; are beharrezkoagoa, garai hauetan.

 

Euro bat egindako kilometro bakoitzeko

Honako hau da erronka: tropeleko talderik solidarioena sortu eta 50.000 kilometro egitea, nork bere etxean. Kilometro horietako bakoitza euro bihurtuko du LABORAL Kutxak, Euskadiko eta Nafarroako Elikagaien Bankuei emateko. Beraz, helburua lortzen bada, 50.000 euro emango dizkio. Hala, errepidera irteterik ez duten bizikletazale askok astean zehar egiten dituzten entrenamenduek helburu soziala eta asistentziala izango dute, eta hori oso garrantzitsua da une hauetan premia larrian bizi diren familia askorentzat.

Tropel solidarioaren burua Mikel Landa izango da, eta badira beste txirrindulari ospetsu batzuk, hala nola Peio Goikoetxea, Haimar Zubeldia, Mikel Iturria, Xabier Mikel Azparren eta Paula Suárez (ziklo-kroseko Euskadiko egungo txapelduna).

Erronka honetan parte hartzeko bi urrats bete behar dira: Strava sare sozialean izena ematea (sare sozial horrek erronkaren bilakaera neurtuko du eta diziplina anitzeko kirolariak biltzen ditu) eta LABORAL Kutxa klubeko bazkide egitea. Banakako entrenamendu bakoitza bukatutakoan, “#Laboralkutxa #pedalsolidarioak” izenburua editatu behar da. Kirolari bakoitzaren jarduera erregistratuta geratuko da automatikoki, eta egindako kilometroak kontagailu orokorrean batuko dira.