Menu

Laboral Kutxa Prentsa aretoa

Prentsa oharrak

LABORAL Kutxak eta Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRAk) lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2013ko urriaren 21a. Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRAk) eta LABORAL Kutxak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horren bidez, bazkideek abantaila finantzario ugari izango dituzte eskura, bai eta ardogintzako enpresentzat bereziki diseinatutako beste hainbat zerbitzu ere.

Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea, bere bazkideak sektorean defendatu eta sustatzeko ahaleginean, Arabako Errioxako 126 upategiren ordezkari da; guztira, urtean 30 milioi litrotik gora ekoizten dituzte.

Besteak beste, LABORAL Kutxaren abantaila finantzario esklusibo hauek izango dituzte: eguneroko eragiketak, altxortegiaren gorakadak eta ordainketak eta kobrantzak kudeatzeko zerbitzua, azterketa pertsonalizatuak eta lehentasunezko finantzaketa abian dauden eta berriaren berriz abiatuko diren proiektuetarako.

Lankidetza-hitzarmen honen bidez, ABRAk handitu egingo ditu ardogintzaren negozioaren alorreko nobedade finantzarioei buruzko prestakuntza eta informazioa jasotzeko zerbitzuak. Horietan, LABORAL Kutxak lehentasunezko zerbitzua eskainiko dio, enpresen bankako aholkularitza-linearen barruan, eta aseguruen eta nazioartekotzearen arloetan ere aholkatu eta lagundu egingo du.

Hitzarmena sinatzen Carlos Gaona Alonso (ABRA), Belén Larrauri (Arabako zonalde-zuzendaria) eta Pablo Larrabide (LABORAL Kutxako lurralde-zuzendaria) izan dira.